Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Ekitaldiak eta ospakizunak > Zuhaitz eguna: bazatoz?

Datorren larunbatean, martxoak 16, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen eskutik, zuhaitz eguna ospatuko dugu ikastolan. Ekitaldia goizeko 10:30tan hasiko da, dantza taldeen eta gimnasia erritmikoaren emanaldiekin.

Halaber, lehen hezkuntzako Scienceren sorkuntzak eta Greenpower proiektuko auto elektrikoak ezagutzeko aukera izango duzue, baita Urbela eskultoreak gidaturiko zurezko eskultura-tailer batean parte hartzeko aukera ere.

Jai honetan parte hartu ahal izateko, sarrera sinboliko bat kobratuko da: birziklatzeko materiala (papera, pilak…). Ekitaldiaren amaieran, landare bat emango zaio balea lortu duen ikasle bakoitzari.

Animatzen zaituztegu bizikleta erabiltzera!!!

Azken albisteak

2026/03/26
Nazioarteko trukea: Berlingo ikasleak Lauaxetan
2026/03/25
Spelling Bee Deustuko Unibertsitatean: ingelesa modu praktikoan lantzen
2026/03/24
Familia eta ikastola, erronka digitalen aurrean elkarlanean
2026/03/23
Ideiak ekintzara: Ekintzailetza Astea Batxilergoko 1. mailan
2026/03/18
Familien ahotsa IB proiektuari buruz Lauaxetan
2026/03/18
Ikasleen agentzia martxan: Erakusleak

Kategoriak

Buletinean harpidetu