Ikasleen garapen pertsonala alderdi akademiko hutsetik harago ere landu behar dela eta, norbanakoaren tratamendua eta segimendua egiten dugu, berta-bertatik, tutoretzaren eta adituen orientabide-zerbitzuaren bitartez. Ikasleen garapen pertsonal erabatekoa dugu helburu eta beraz baloreetan eta elkarbizitzan heztea garrantzitsua deritzogu.
Berrikuntzaren ildotik lan egiten dugu, edukiei ez ezik prozedurei eta hezkuntza metodologiari ere garrantzia emanez. Lauaxetako irakasle guztiak ikaskuntza-komunitate baten kide dira, hezkuntzaren ikuspegitik puntakotzat deritzegun gai edo metodologien inguruan ikertzen dutelarik. Talde dinamikoak dira, talde batek metodologia bat ikertu eta ikasgelan txertatu ondoren, beste beste gai bat ikertu, garatu eta aplikatzen dute.
Uste osoa dugu emaitzak bikainak izan daitezkeelakoan inor atzean utzi gabe, eta hala frogatzen du ikastetxeak bere ikasketa emaitzekin eta jaso dituen aitorpenekin. Soilik irits daiteke horraino helburua gaitasunen garapena bada eta elkarlan-giro egokia lotzen bada ikasleen, familien eta irakasleen artean.
Ikastolaren kokapena dala eta, gure ikasleek hiri-gunetik aldendu eta naturaz gozatzeko aukera dute. 6.200 m2 baino gehiagoko kirol instalazio estaliak, 20.400 m2-ko kirol instalazio irekiak, igerileku estalia, errobotikako ikasgela bereziak, laborategiak eta abar.
Gure hezkuntza-eredua erakundearen kudeaketa etengabe hobetzeko egiten ditugun ahaleginen fruitu da. Horren erakusgarri dira, hain zuzen, ikastetxeak jasotako aitorpenak, hala nola zilarrezko Q ziurtagiria 2001ean, urrezkoa 2003an edo European Quality Award 2007an.
Hezkuntzako teknologia berriak funtsezkoak direlako gure ikasleen garapenerako, Lauaxetako IKTen profesionalek teknologia berriak hezkuntza-etapa bakoitzean ahalik eta egokien txertatzeko lan egiten dute, zeinek bere alorrean jardunez: irakaskuntza, informatika, komunikazioa...
Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikasleek erronka bat dauke esku artean: beren inguruneko behar bati erantzungo deutson enpresa bat garatzea, baina, horrez gain, Garapen Iraunkorreko Helburuak bertan integratzea. Izan ere, helburu horreen lorpena, guztion esku dago: gobernuak, sektore pribatua, gizartea eta orohar gutariko bakoitza.
Gehiago jakin nahi dozu ekimen honi buruz? Segi irakurtzen.
LinkedIn profesionalak eta enpresak beste profesional eta/edo enpresa batzuekaz harremanetan jartzeko sortutako sare sozial bat da, lan-sinergiak eta aukerak bideratzen dauazana. Plataforma hau beste profesional batzuekaz harremanetan jartzeko eta elkarreragiteko gehien erabiltzen dana da. Eta Lauaxeta ere bertan dago.
Segi irakurtzen.
Eta pandemiari buruzko sentimenduak argazki batean laburbildu beharko bazeunkez? Lauaxeta Ikastolako DBHko ikasleei planteatutako erronka da, eta hauxe da emaitza.
Segi irakurtzen.