Jarduera fisikoa eta kirola garrantzitsuak dira gure seme-alaben osasunerako. Ikastola garen heinean, gure sustraiak eta kultura ezagutzea eta baloratzea ere. Gaur egun, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek topaketa berean batzen dituzte bi alderdiak: Herri kirolen topaketa. Honen erakusgarri, irudi batzuekin utziko zaituztegu. Aurrera!Sakondu
Aurreko astean Lauaxetako LXT futbola Anboto taldeak Athleticeko jokalariengandik gertuago sentitzeko aukera izan zuen. Lezama denontzat programaren barnean, Lezamako instalazioetara hurbildu ziren, jokalarien aldageletan egon ziren eta Athletic Fundazioarekin hitzartutako kluben arteko barne txapelketa batean parte hartu zuten. Aurrera! Sakondu