Day

14 abendua, 2023
Gutun lehiaketa eta Konekta 4. Euskara Batzordeak Lehen Hezkuntzako ikasleen artean antolatu dituen jarduerak edo lehiaketak dira. Aste honetan sari banaketa izan da. Zorionak a Nora Nuñez, Laia Artetxe, Klaudia Gonzalez, Madalen Ibarretxe, Kiara Baz, Enara Villaverde, Andoni Ciudad Real, Peio Mimentza, Markel Martín, Amets Carrasco, Irene Uribe, Ager Izaola eta Jon Etxebarria!
Sakondu
Minbizia da aurtengo EITB Maratoiaren kausa. ‘Minbizia Aurka Aukera Berriak’ leloarekin eta ETSren “Aukera Berriak” abestiarekin, Hockey Hot Shots taldeak eta Lauaxeta Ikastolak, bat egiten dugu minbiziaren aurka. Aurrera!
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Euskara taldetik, “Egunean behin” lehiaketa martxan jarri da ikastolako ikasleen artean eta batxilergo 1. mailako Aroa Fernández eta Miguel Carrasco irabazle suertatu dira! Bulegoren diskoa sinatuta eskuratu dute! Lehiaketaren inguruko informazio gehiago nahi? Hemen uzten dizugu. Zorionak eta aurrera!
Sakondu
Ezaguna da musikak gazteen artean duen eragina eta hainbat abesti edo musikarirekin sortzen den identifikazioa. Musika kulturara hurbiltzeko bitarteko ezin hobea da. Horregatik, gazteen artean euskal kulturaren transmisioa zabaltzeko asmoz, Musikariak Ikastetxean programan sartu gara. Duela aste batzuk Liher-ekin egon ginen. Atzoko egunean ikasleek gertutik ezagutu zuten Odei Barroso. Eskerrik asko!
Sakondu