Asteburu honetan ospatu da First Lego League Euskadiren final handia, eta Maialen Junquera, Naia Anton, Elene Uribe, Garikoitz Robles, Maren Garnika, Ismene Vallejo, Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak eta Lauaxetako Robotika saioetan egindako robotak irabazi dute Arrasateko Udala saria, etorkizun oparoko gazteentzat. FIRST LEGO League Euskadi nazioarteko hezkuntza-programa bat da, eta urtero mundu osoko 110 herrialdetako...Sakondu
Marta eta Ariane Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko ikasleei gaur Radio Euskadiko Boulevardean egindako elkarrizketa galdera honekin abiatu da. Emakumearen nazioarteko eguna baino bi egun lehenago, Radio Euskadik haiekin egon nahi izan du gazteek berdintasunaren inguruan duten ikuspegia ezagutzeko. Martak eta Arianek argi dute: asko dugu aurrera egiteko, eta bakoitzak kontzientziak mugi ditzake gizarte bidezkoago baten alde....Sakondu
Etorkizunari buruzko erabakiak hartzeak erantzukizuna dakar berekin, eta, batzuetan, gure seme-alabek eta ikasleek erabakiak hartu behar dituzte, gauzak hain argi ez dituzten uneetan; izan ere, gauza batzuk urteak igaro ahala deskubritzen ditugu, norbere burua pixka bat gehiago ezagutzen dugunean. Lauaxetan, laguntzeko asmoz, diziplina arteko bi proiektu garatzen ditugu, astebetekoak, hain zuzen ere etorkizuneko erabakiak hartu...Sakondu
3 urtetik beherako seme edo alabaren bat daukazu? Zure interesekoa izango dela eta, erantsita, Eusko Jaurlaritzak 0-3 urte bitarteko familientzako argitaratu duen laguntza berriaren inguruko informazioa partekatzen dizugu. Alde batetik laguntza beraren araudia lotura honetan. Eta bestetik berau ulertzeko gida bat beste lotura honetan.Sakondu
Elikadura osasungarriak zerikusi handia du garatzen ditugun ohiturekin eta heldu gisa egunerokoan ere eskaintzen diegun adibidearekin. Atzo, Lauaxetan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek sukalde lanak egin zituzten, pintxo osasungarriak eta ez hain osasungarriak eginez. Hori guztia Scienceko Healthy bites proiektuan. On egin!Sakondu
Gure egunerokoan, ingurumenari gehitu edo kendu egiten dioten ohiturak garatzen ditugu, ia horretaz jabetu gabe. Eta, erronka bat jarri eta ingurumenaren alde jokatzen badugu? Horixe egingo dugu Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin eta haien familiekin, The Good Goali esker. Agenda 2030 programaren esparruan garatuko dugun jarduera berri bat da. Ingurumena zaintzea jolas bihurtzen dugu eta,...Sakondu
Berez zaila bada gustatzen zaigunarekin edo ondo ematen zaigunarekin benetan konektatzea, ez dugu gehiago zailduko kanpoko eragileek baldintzatuta. Arrakasta izateko eta zoriontsu izateko probabilitateak, gainera, zerikusi handiagoa du gure barruarekin kanpotik jasotzen ditugun edo jaso uste ditugun mezuekin baino. Horixe da gaur egun ere, generoan oinarrituta izan gaitezkeenari buruz dauzkagun mugen kasuan. Horiek gainditzeko eta,...Sakondu
Lauaxeta Ikastola gune ireki gisa ulertzen dugu. Ikastolak gizarteak une bakoitzean dituen beharrei erantzun behar diela uste dugu, ikasleak horretarako prestatuz, baina baita parte diran gizartea hobetzen laguntzeko ere. Horrek esan nahi du kanpoko erakunde eta entitateekin harremanetan egon, elikatu eta ikasi behar dugula, eta, era berean, gure esperientzia eta balio erantsia eman behar dizkiegula...Sakondu
Jazz musika zabaltzeko, musika honen garrantziaz sentsibilizatzeko eta artearen bidez elkarrekin modu ludikoan gozatzeko helburuarekin, gaur Jazz in the Classroom (Jazza in the Classroom) tailerra garatzen duten musikari profesional talde batekin gozatu dugu. Eskerrik asko!Sakondu
Gaur Deustuko Unibertsitateko ehun bat ikasleren bisita jaso dugu. CAFyD (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak) Gradua egiten ari diren ikasleak dira, eta Lauaxetan eskolaz kanpoko kirolari buruz gehiago jakin nahi izan dute.Sakondu