Oraingoan Lauaxeta Ikastola bideoklip baten eszenatoki izan da. Baina bideoklip berezia dugu. “Zer egin dezaket?” izenburupean, Maialen Ibarra basauriarraren abestiaren bideoklipa, Mikel Iturbe ikasle ohiak ekoitzia, Lauaxetan grabatu dute. Esan ohi dugu Lauaxetan, Bachiilerreko 2. mailako ikasketak amaitzen dituzten ikasleen Agur Jaia urtero ospatzen dugun arren, “laister arte” bat esatea gustatzen zaigu. Zuei buruz, Lauaxetaren...Sakondu
Lauaxetako DBHko 4. mailako ikasleek Jakiundeko Jakin-mina programan parte hartu dute. Horri esker, hainbat arlotako goi-mailako adituen hitzaldiak jasotzeko eta haiengandik ikasteko aukera dute. Zorionak guztioi: Mirari Aranguren, Ane Bilbao, Leire Ibarra, Ane Marin, Igor Murga, Ane Gorroño, Markel Noriega eta Aimar Olalde Programa honek Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Kutxa Fundazioaren, Deustuko Unibertsitatearen, Euskal...Sakondu
Junior Achievement-ek Estatu mailako gazteen 30 ekintzailetza-proiektu onenak biltzen ditu Madrilen, uztailaren 2tik 5era Catanian egingo den Gen-E Europako Lehiaketan parte hartuko duten taldeak aukeratzeko. Guztira, 100 ekintzaile gaztek parte hartuko dute. Horien artean, Lauaxeta Ikastolako Ainhoa Lopez, Naia Alonso, Naroa Ezquerra, Nora Diego eta Sendoa Ozkariz. Lehiaketak ekintzailetzaz eta ikaskuntzaz betetako bi jardunaldi ditu....Sakondu
Atzo LXT kirol eguna ospatu genuen Lauaxetan. Eskolaz kanpoko kiroletako batzuk ikusaraztea da helburua, eta ikasleek kirol horiek zuzenean ikusteko aukera izatea, hurrengo ikasturterako izena ematera animatu ala ez erabaki aurretik. Laster, izan ere, datorren ikasturterako eskolaz kanpoko jarduerei buruzko informazioa bidaliko dizuegu.Sakondu