Day

11 uztaila, 2024
Irailaren 2ra arte, ikastola itxita egongo da, hori bai, ikasturte berrirako hainbat obra eta prestaketa egongo dira bitartean. Uda ona opa dizuegu eta gogoratu gure webgunean egutegia, ikasturte berria eta orain arte argitaratutako guztiari buruzko informazioa aurki dezakezuela. Beste barik, bueltara arte ondo izan!
Sakondu
Bi aste eta gero, asteburu honetan etxera itzuliko dira! Ziur zuek eta haiek ikusteko gogoa izango duzuela, eta ziur bizi izandako guztiaren abenturak, esperientziak eta ikaskuntzak kontatuko dizkizuela. Irudi batzuk utziko dizkizuegu, nahiz eta seguruena ez diezuela begirik kenduko Lizarra eta Eginoko Instagrameko kontuei. Besarkada bana!
Sakondu
Maia Ramirez eta Maider Uriarte Lauaxeta Ikastolako DBHko 3. mailako ikasleak Euskadi ordezkatzen ari dira egunotan, OCJEen Estatuko fasean. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren, UABko Biozientzia Fakultatearen eta UABko Zientzia eta Biozientzien Kontseiluen eta Espainiako Biokimika eta Biologia Molekularreko Elkartearen (SEBBM) laguntzarekin egiten da ekitaldia. Fase horretan, autonomia-erkidego bakoitzeko fase autonomikoan hautatutako taldeek hartuko dute parte, 1.600...
Sakondu