Day

19 azaroa, 2024
Arratsaldetan, klasearen ondoren, Lauaxeta Ikastolara hurbiltzen bazarete, hemen bertan gelditu eta zuen seme-alabekin jolasean jarraitzeko aukera izango duzuela gogorarazi nahi dizuegu familia guztiei. Espazio hauek gu guztionak dira eta hori dela eta deitu genion gure parke estaliari “Zure Herrixka”. 🌟 Espazio hau bereziki Haurrentzako eta Lehen Hezkuntzako familientzat pentsatua dago, eta badakigu oso erabilgarria, funtzionala...
Sakondu
Lauaxeta Ikastolan argi daukagu belaunaldi berriak etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatzea ezinbestekoa dela. Horregatik, pozik gaude MUGITEK Lab berriaren handitze eta inaugurazioarekin, mugikortasun adimendun eta iraunkorraren inguruko ikerketa eta garapena sustatzeko diseinatutako espazio aitzindaria. Proiektu hau gure STEM estrategiarekin eta kalitatezko hezkuntzaren aldeko apustuarekin bat dator. Hazten eta bere aztarna uzten duen proiektua MUGITEK Lab...
Sakondu
Txirringa eskolan programaren baitan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek ikastolan bizikletaz ibiltzeko aukera izan dute. Espazioa ez zaie falta, eta eguraldi ona lagun dute gaur; beraz, esperientziak, berritasunaz eta ondo pasatzeaz gain, asko ikasteko aukera eman die. Besteak beste: Bide-hezkuntza:zirkulazioari, seinaleztapenari eta oinezkoekiko errespetuari buruzko ikaskuntza, bide-hezkuntzaren oinarri gisa. Balioak: elkarrizketaren, adiskidetasunaren, ulermenaren eta borondatearen...
Sakondu