Larunbat honetan, 3 urteko haurrentzako igeriketa intentsiboa hasi dugu Lauaxeta Ikastolan. Asteburu batzuetan zehar, gure igerilari txikiek ura gozatzeko eta autonomia zein konfiantza garatzeko aukera izango dute, ingurune seguru batean. Programa honek ez du soilik kirol jarduera ohitura osasuntsu bihurtzea helburu, baita familiei lasaitasuna eskaintzea ere, udararen atarian jakinda haien seme-alabak gero eta seguruago daudela...Sakondu
Blog honen bidez, asko azpimarratzen dugu gure ikasleen eta seme-alaben garapenean, ikastolan eman dituzten 16 urteetan zehar, bidea partekatzearen garrantzia. Indarrak batzearen eta ekarpen positiboa egitearen garrantzia. Horrela da haien heziketan, eta horrela egiten dugu, hitzez hitz, bidea, Lauaxetatik aldian-aldian antolatzen ditugun familia-irteerekin gertatzen denean. Oraingoan, atzo bertan, Urkiolara. Eskerrik asko etortzegatik! Plazer batSakondu
Astean zehar, Take Action eta OneTwoThink-en arteko lankidetzarekin, Lehen Hezkuntzako ikasle talde batekin proiektu berri bat abiarazi dugu. Ekimen honen helburua da pentsamenduaren pedagogiaren bidez erronka ekosozialei aurre egiteko estrategiak eta irtenbideak diseinatzea. Zer da pentsamenduaren pedagogia? OneTwoThink-ek ikasleak ikaskuntza-prozesuaren erdigunean jartzen dituen hezkuntza ikuspegia proposatzen du, pentsamendu kritikoa, sortzailea eta metakognitiboa bultzatuz. Jarduera praktikoen...Sakondu