Aurki gaitzazu

Day

16 iraila, 2025
Euskara Lauaxeta Ikastola
Hizkuntza baten helburua bere bidez gure egunerokoan bizitzea da. Hizkuntza erabiltzen dugun neurrian, gainera, aberastu egiten dugu, esparru bakar batera mugatu beharrean, hala nola akademikora edo lan-arlora. Horrez gain, gure kulturaren ezaugarri eta oinarri den hizkuntzaz ari garenean eta haren hedapena eta etorkizuna gure esku dagoenean, helburu pertsonaletik haratago onura kolektiboa bihurtzen da. Guztion kontua....
Sakondu
DBHko eta Batxilergoko ikasle batzuek Batxilergo Duala egitea aukeratzen dute, eta, hain zuzen ere, aste honetan hasi dute ikasturte berri hau, AEBn dituzten tutore berrien eskutik. Diploma honek ikaslearen jatorrizko herrialdeko batxilergoko titulazioa (aurrez aurre) eta Estatu Batuetako batxilergoko titulazioa edo High School Diploma (digitala) lortzea dakar. Programa horren bidez, ingelesa hobetzeaz gain, prestakuntza akademiko...
Sakondu
🌿 Aste honetan, Lauaxeta Ikastolako 2. Batxilergoko ikasleek une berezia bizi izan dute IMQ Igurco Orue egoitzan. Joan den ikasturtean parte hartu zutenekin berriz elkartzeko aukera izan dute, IMQ Igurco Orue Programa Intergenerazionalean. Ekimen honek belaunaldi desberdinen arteko harremanak sustatzen ditu, bai gazteen bai nagusien ongizatea, autonomia eta garapen pertsonala bultzatuz. Topaketa hunkigarria izan zen, oroitzapen...
Sakondu