🎉Ikasturte berriarekin batera, eskolaz kanpoko jarduerak ere hasi dira Lauaxetan. Aurten ere, gure ikasleek aukera izango dute arlo akademiko, kirol, kultural eta aisialdiko jarduerak bizitzeko, ikasketak osatzeko eta hazkunde pertsonalerako gune berriak eskaintzeko. Irakurzaletasunetik hasi eta robotikaraino, antzerkia, dantza, kirola edo sormen artistikoa tarteko, eskolaz kanpoko jarduerak aukera dira interes berriak ezagutzeko, talentuak garatzeko eta...Sakondu
✨ Lauaxetan uste dugu ikasteko modurik onena ezagutza bizitzarekin lotzea dela. Ideia horretatik sortzen da Expertia programa, non familiak protagonista zareten. 👉 Zertan datza? Expertia programak gonbidatzen ditu ikasleen gurasoak eta senideak beren ezagutzak, esperientzia profesionalak edo pasio pertsonalak ikasgelan partekatzera. Hitzaldi, tailer, erakustaldi edo jarduera praktiko baten bidez egin daiteke. Horrela, ikasleek aukera dute:...Sakondu