Konfekoopeko hezkuntza kooperatiben elkartetik, Lauaxeta Ikastolak parte hartu du Erbereetako hezkuntza sistema eta aniztasunari ematen zaion trataera ezagutzeko esperientzian.Bisita honen bidez, gure hezkuntza eredua beste herrialde batzuetako praktikekin alderatzeko eta ikasteko aukera izan dugu, inklusioaren eta aniztasunaren ikuspegitik aberastasuna eskaintzen duten esperientziak partekatuz. Eskerrik asko Konfekooperi aukera bikain eta aberasgarri honengatik 🌍💫 Sakondu
Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk azken egunotan Alemanian izan dira, Musika Gurs proiektuaren bigarren fasean parte hartzen.Erasmus+ programaren barruan, eta Europar Batasunaren babesean garatzen den proiektu honetan, Lauaxetak Frantziako eta Alemaniako ikastetxeekin elkarlanean dihardu, Espainiako Gerra Zibilean eta II. Mundu Gerran konzentrazio eta errefuxiatu kanpoetan sorturiko abesti eta musika berreskuratzeko eta plazaratzeko helburuarekin. Proiektuak gogorarazten digu...Sakondu
🏠 Zure seme-alaba non matrikulatuko duzun erabakitzea emozioz eta arduraz bizi den unea da. Garrantzitsua da lasaitasuna sentitzea, hezkuntza-proiektua zure seme-alabarentzako egokia dela ikustea eta pertsonak gertutik ezagutzea 💫 Horregatik, Lauaxetan ate irekiak antolatzen ditugu urtero, gure ikastola barrutik ezagutu, nola lan egiten dugun ikusi eta zalantzak argitzeko aukera izan dezazuen. Aurten gainera, aukera gehiago eskaini...Sakondu