Aurki gaitzazu

Day

20 apirila, 2026
🌍 Asteburu honetan, Lauaxetako ikasle talde batek UNESMUNen parte hartu du Madrilen, Nazio Batuen Erakundearen simulazio batean, eta esperientzia paregabea bizi izan du, benetako diplomazialarien rola hartuz. UNESMUN NBEren funtzionamenduaren simulazioa da, non ikasleek munduko herrialde desberdinak ordezkatzen dituzten eta gaur egungo gai globalen inguruan eztabaidatzen duten. Prozesu honetan, ikasleek informazioa bildu, euren jarrerak prestatu eta...
Sakondu
🤸‍♀️ Asteburu honetan, HH 4ko familiek esperientzia berezi bat partekatzeko aukera izan dute psikomotrizitate tailerrean. Espazio hau jolasteko, mugitzeko eta elkarrekin ikasteko topagune bihurtu da, non haurrek eta familiek gorputzaren bidezko adierazpena eta harremanak indartzeko aukera izan duten. Saioan zehar, jolasaren eta mugimenduaren bidez, konfiantza, koordinazioa eta autonomia lantzeaz gain, familia eta ikastolaren arteko lotura ere...
Sakondu
🌀 Aurreko astean, “Hutsaren forma” proiektuaren barruan, LH 3, 4 eta 5eko eta DBH 1 eta 2ko errendimendu altuko 30 ikaslek esperientzia berezi bat bizi izan zuten Eduardo Chillida-ren obra gertutik ezagutuz. Eguna Peine del Viento-n hasi zen; bertan, arteak itsasoarekin, haizearekin eta espazioarekin duen elkarrizketa ikusi eta sentitu ahal izan zuten. Ondoren, bisita gidatu batez...
Sakondu