Ikasleen garapen pertsonala alderdi akademiko hutsetik harago ere landu behar dela eta, norbanakoaren tratamendua eta segimendua egiten dugu, berta-bertatik, tutoretzaren eta adituen orientabide-zerbitzuaren bitartez. Ikasleen garapen pertsonal erabatekoa dugu helburu eta beraz baloreetan eta elkarbizitzan heztea garrantzitsua deritzogu.
Uste osoa dugu emaitzak bikainak izan daitezkeelakoan inor atzean utzi gabe, eta hala frogatzen du ikastetxeak bere ikasketa emaitzekin eta jaso dituen aitorpenekin. Soilik irits daiteke horraino helburua gaitasunen garapena bada eta elkarlan-giro egokia lotzen bada ikasleen, familien eta irakasleen artean.
Horrela bada ondorengo estekan sartu eta ondoko galdetegiari erantzun mesedez, bertara jotzen baitugu edozein aukera dagoenean.
Hortaz gain beste edozein zalantza izanez gero ere, ondoko emailera idatzi dezakezu: cv@lauaxeta.eus