Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > EXPERTIA Programan Izena Eman eta Zure Talentua Ikastolara Ekarri!

Gure ikastolako EXPERTIA programan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, gure familien talentua eta jakintza baliatuz ikasleen ikaskuntza esperientziak aberasteko sortu dugun ekimenera. Ama edo aita bazara eta oraindik izena eman ez baduzu, orain da unea!

EXPERTIA, talentuen bankua da, non gure familiak euren know-how-a proiektu hezitzaileetan partekatzen duten. Azken urte eta erdian, gure komunitateko 130 profesionalek baino gehiagok Ikastolako proiektu ezberdinetan lagundu dute, euren gaitasun eta esperientzia eskainiz. Zuen parte-hartzeari esker, ikasleek ikaskuntza-esperientzia paregabeak bizitzeko aukera izan dute.

Aurretik parte hartu baduzu, ez duzu berriz izena eman behar. Baina oraindik izena eman ez baduzu, animatu eta zure jakintza eskaini. Guztion artean, Ikastola aberatsagoa eraikitzen dugu.

馃憠 Bete galdetegia eta batu zaitez EXPERTIAra!

 

Azken albisteak

2026/01/30
Zure Txokoa: elkartzeko eta ospatzeko gunea Lauaxetan
2026/01/30
Txileko ordezkaritza baten bisita
2026/01/29
Asier Zaita, El Correo egunkariaren Kirol Sarietan saritua
2026/01/27
Elkartasuna hitzen bidez lantzen
2026/01/27
Asteburu bizia eta berezia Lauaxetan
2026/01/23
Lauaxeta Ikastola hezkuntza-zentro onenen artean: kalitatean oinarritutako erabakia

Kategoriak

Buletinean harpidetu