Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > EXPERTIA Programan Izena Eman eta Zure Talentua Ikastolara Ekarri!

Gure ikastolako EXPERTIA programan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, gure familien talentua eta jakintza baliatuz ikasleen ikaskuntza esperientziak aberasteko sortu dugun ekimenera. Ama edo aita bazara eta oraindik izena eman ez baduzu, orain da unea!

EXPERTIA, talentuen bankua da, non gure familiak euren know-how-a proiektu hezitzaileetan partekatzen duten. Azken urte eta erdian, gure komunitateko 130 profesionalek baino gehiagok Ikastolako proiektu ezberdinetan lagundu dute, euren gaitasun eta esperientzia eskainiz. Zuen parte-hartzeari esker, ikasleek ikaskuntza-esperientzia paregabeak bizitzeko aukera izan dute.

Aurretik parte hartu baduzu, ez duzu berriz izena eman behar. Baina oraindik izena eman ez baduzu, animatu eta zure jakintza eskaini. Guztion artean, Ikastola aberatsagoa eraikitzen dugu.

👉 Bete galdetegia eta batu zaitez EXPERTIAra!

 

Azken albisteak

2026/04/30
Eragin handidun keinu txiki bat
2026/04/28
Literatur mundura bidaia: sortuz eta partekatuz ikasten
2026/04/27
Lurretik ikastea: asteburu bat Baserri Eskolan
2026/04/27
Zientzia erronka, eta aukera bihurtzen denean
2026/04/27
Ahalegina, konstantzia… eta gainditzea
2026/04/24
Mundua ulertzen ikasten: klima, zientzia eta komunikazioa DBH 1ean

Kategoriak

Buletinean harpidetu