Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Aliantzak > Zientzia, sormena eta ikaskuntza partekatua Lauaxetan

🔬✨ Joan den ostiralean Lauaxeta Ikastolan STEM Eguna ospatu genuen, zientzia, teknologia, sormena eta ikaskuntza partekatuaren inguruko jardunaldi berezia.

Egun osoan zehar, ikastola esperimentazio eta aurkikuntzarako gune bihurtu zen: esperimentu zientifikoak, erronka teknologikoak, STEM azoka, antzerkia, hitzaldiak eta proiektuen aurkezpenak izan genituen. Kasu askotan, ikasleek eurek azaldu zizkieten beren proiektuak beste adin batzuetako ikasleei, ikaskuntza partekatua, azalpena eta jakin-mina piztea sustatuz.

Jardunaldian kanpoko profesionalak ere izan genituen gurekin. Horien artean, Antonio (Divermates), matematikak modu dibertigarri eta harrigarrian bizitzeko aukera eskaini zuena, eta Imanol Ituño, magoaren bidez jakin-mina, behaketa eta pentsamendu kritikoa lantzeko aukera eman ziguna edo Lupe Goitiandia injeniari kimikoa.

Gainera, ikasleek Piztu taldearen antzerkia ere ikusi ahal izan zuten, sormenaren eta ikaskuntzaren arteko lotura azpimarratuz.

Lauaxetako STEM Eguna aukera bikaina da esperimentatzeko, ikertzeko, galderak egiteko eta elkarrekin ikasteko, gelan ikasitakoa mundu errealarekin lotuz eta zientzia eta teknologiaren inguruko interesa piztuz.

Zalantzarik gabe, ideiez, aurkikuntzez eta elkarlanaz beteriko eguna izan zen; izan ere, ezagutza partekatzen denean, ikaskuntza biderkatu egiten da.

Azken albisteak

2026/04/28
Literatur mundura bidaia: sortuz eta partekatuz ikasten
2026/04/27
Lurretik ikastea: asteburu bat Baserri Eskolan
2026/04/27
Zientzia erronka, eta aukera bihurtzen denean
2026/04/27
Ahalegina, konstantzia… eta gainditzea
2026/04/24
Mundua ulertzen ikasten: klima, zientzia eta komunikazioa DBH 1ean
2026/04/23
Liburuaren Eguna Lauaxetan: konektatzen gaituzten istorioak

Kategoriak

Buletinean harpidetu