📚✨ Lauaxeta Ikastolan berriro ere egun oso berezia bizi izan dugu Liburuaren Eguna dela eta; hitzak, istorioak eta sormena protagonista bihurtzen diren eguna, eta irakurketak elkartu, hunkitu eta hazten laguntzeko duen indarra gogorarazten diguna. Egun osoan zehar, adin guztietarako proposamenak izan ditugu. Amaia Egidazu ipuin-kontalariaren bisitak txikiak liluratu ditu, magiaz eta gertutasunez betetako kontakizunekin. Horrez...Sakondu
🔬✨ Atzo, Batxilergoko 2. mailako ikasleek aukera izan zuten Fisika gelatik harago eramateko, praktika esperimental saio baten bidez, klasean lantzen dituzten edukiak zuzenean biziz. Jardunaldian zehar, teoriari lotutako hiru esperientzia nagusi egin zituzten: argiaren errefrakzioa, optika geometrikoa eta eremu magnetikoaren Lorentzen legea. Oinarrizko kontzeptu hauek, esperimentazioari esker, formula hutsetatik harago joan eta ikusi, ukitu eta ulertu...Sakondu