🌱 💚Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek Hazlo Verde tailerrean parte hartu dute, Leroy Merlin enpresak sustatutako hezkuntza-ekimenaren barruan.
Tailerra kontsumo arduratsuari eta ekodiseinatutako produktuei buruzkoa izan da. Helburua argia da: guztion artean planeta zaintzea eta mundu hobeago bat eraikitzea 🌍. Jardueraren bidez, ikasleek hausnartu dute gure eguneroko erabakiek ingurumenan duten eraginaz eta nola ekintza txikiek aldaketa handiak sor ditzaketen.
Saioa online joko interaktibo baten bidez garatu da; horretarako, ordenagailuak, proiektorea eta internet erabili ditugu. Modu ludikoan, jasangarritasunarekin, birziklapenarekin, energia-eraginkortasunarekin eta produktu arduratsuen diseinuarekin lotutako erronkak gainditu dituzte.
Esperientzia honek edukiez harago joateko aukera eman du: pentsamendu kritikoa, erantzukizunezko erabakiak hartzea eta ingurumenarekiko kontzientzia lantzea. Izan ere, jasangarritasunean heztea etorkizunaz hitz egitea baino gehiago da… gaurtik bertatik ekitea da 💚🌱.






