Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > Belaunaldiak lotuz: Justiziazaleak bakardadeari aurre egiten

💛 🎶📰Justiziazaleak ikasleen agentziak erronka eder eta beharrezko bati heldu dio: gure inguruko adineko pertsonen bakardade-sentimendua murrizten laguntzea. Hurbiltasuna eta harreman jarraitua sortzeko aukerari begira, IMQ Igurco Orue egoitza aukeratu dute, Lauaxetatik oso gertu dagoena.

Horretarako, hainbat ekimen pentsatu eta antolatu dituzte: belaunaldien arteko bingo saio batetik hasi eta “Teleberri” berezi bateraino; bertan, ikasleek gaur egungo albisteak prestatu eta egoitzako pertsonekin partekatzen dituzte, elkarrizketa eta gogoeta sustatzeko.

Joan den ostiralean Teleberriaren txanda izan zen. Albisteen ondoren, egoitzatik tuna-kantuak eskaini zizkieten, topaketa musikaz, irribarrez eta emozioz betez 🎵.

Esperientzia hauei esker, ikasleek ikasgai akademikoak baino askoz gehiago barneratzen dituzte: enpatia, komunikazio-gaitasuna, erantzukizun soziala eta antolaketa-lana garatzen dituzte. Ikasten dute komunitateari ekarpena egiteak duen balioa eta belaunaldien arteko harremanek aberasten gaituztela. Ikaskuntza erreal eta gizatiarra 💙.

Azken albisteak

2026/04/14
Hutsaren Forma: talentuak forma hartzen duen espazioa
2026/04/14
Jurgi Calzada Cerdanya-ko podium-ean
2026/04/13
Oporrak izan dira… baina ikastola talentuz bete-bete egon da
2026/04/13
Batxilergoko ikasleak Londresen ikasketa bidaian
2026/04/13
446 kg elkartasun Lauaxetan
2026/04/13
Ikasi eta eraldatu: Odol Emaile proiektua DBH 3. mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu