Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > Planeta zaintzen ikasten: 3. mailako ikasleek Hazlo Verde tailerrean parte hartu dute

🌱  💚Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek Hazlo Verde tailerrean parte hartu dute, Leroy Merlin enpresak sustatutako hezkuntza-ekimenaren barruan.

Tailerra kontsumo arduratsuari eta ekodiseinatutako produktuei buruzkoa izan da. Helburua argia da: guztion artean planeta zaintzea eta mundu hobeago bat eraikitzea 🌍. Jardueraren bidez, ikasleek hausnartu dute gure eguneroko erabakiek ingurumenan duten eraginaz eta nola ekintza txikiek aldaketa handiak sor ditzaketen.

Saioa online joko interaktibo baten bidez garatu da; horretarako, ordenagailuak, proiektorea eta internet erabili ditugu. Modu ludikoan, jasangarritasunarekin, birziklapenarekin, energia-eraginkortasunarekin eta produktu arduratsuen diseinuarekin lotutako erronkak gainditu dituzte.

Esperientzia honek edukiez harago joateko aukera eman du: pentsamendu kritikoa, erantzukizunezko erabakiak hartzea eta ingurumenarekiko kontzientzia lantzea. Izan ere, jasangarritasunean heztea etorkizunaz hitz egitea baino gehiago da… gaurtik bertatik ekitea da 💚🌱.

Azken albisteak

2026/04/14
Hutsaren Forma: talentuak forma hartzen duen espazioa
2026/04/14
Jurgi Calzada Cerdanya-ko podium-ean
2026/04/13
Oporrak izan dira… baina ikastola talentuz bete-bete egon da
2026/04/13
Batxilergoko ikasleak Londresen ikasketa bidaian
2026/04/13
446 kg elkartasun Lauaxetan
2026/04/13
Ikasi eta eraldatu: Odol Emaile proiektua DBH 3. mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu