Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Arte garaikidea Kultur Labaren eskutik

🎨 Kultur Labean bi emakume artista garaikideren lanak ditugu ikusgai egunotan, arte garaikidea ikasleengana hurbiltzeko helburuarekin. Ekimen hau Artotekarekin elkarlanean egiten dugu: kultur bitartekaritzako proiektu berritzailea da, eta Bizkaiko ikastetxeetara arte garaikidea eramaten du, artelanekin zuzeneko esperientzien bidez.

Otsailean zehar, gure espazioan egongo dira Raisa Álavaren Joanes serigrafia eta Saioa Olmoren Sersusurro instalazioa. Bi proposamen hauek aukera paregabea dira ikasleek artisten eskutik bertatik artea zer den esploratzeko, galderak egiteko eta mundua begirada irekiago batekin ulertzen hasteko.

Arteak pentsatzera, zalantzan jartzera eta konektatzera gonbidatzen gaitu, eta horregatik du hain leku garrantzitsua hezkuntzan.

Animatu zaitezte zuek ere arte-lan hauek zuzenean ezagutzera!

Azken albisteak

2026/05/12
Ongizatea eta zaintza emozionala Zaindegi ikasle-agentziaren eskutik
2026/05/11
Aprendiendo sobre impuestos y ciudadanía en 4º de ESO
2026/05/11
Adei Gorospe, Bizkaia Cup txapelketako txapelduna kadete B mailan
2026/05/11
Lauaxetako ikasleak sarituak Elhuyar Zientzia Azokan
2026/05/08
Agur Jaia: agurra eta hasiera berriak
2026/05/07
Mugitekek aurrera jarraitzen du: gure ikasle ohiek podiumera eraman dute Lauaxeta Epsilon taldea Los Arcosen

Kategoriak

Buletinean harpidetu