Aurki gaitzazu

By

Atutxa(e)ko Ainara
Ikasturtea amaitzear dago, eta horrekin amaitzen dira eskolaz kanpoko jarduerak ere. Ospatzeko eta larunbatero seme-alabak saski eta futbol partidetara eramateko joaten diren familien ahalegina azpimarratuz, lunch txiki bat antolatu genuen duela egun batzuk. Besarkada bana!  
Sakondu
Helburu horrekin, Leartibai Fundazioak Talentatu jardunaldiak antolatu ditu, STEAM gaiak sustatuz (Science, Technology, Engineering, Art, Mathematics). Bertan izan ziren Lauaxetaren DBHko 4. mailako ikasleak, hurrengo ikasturtean Batxilergo zientifikoa egitea erabaki dutenak, hain zuzen. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka honetara.
Sakondu
Ikasturtea amaitzear dugu eta animo mezu bat bidali nahi dizuegu. Bereziki Batxilergoko 2. mailako ikasleei, laster beste erronka bat baituzue aurretik: Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio proba. Zuen agur jaiaren bideo labur batekin uzten zaituztegu. Aurrera guztiok! Azken txanpa!
Sakondu
Gaur bisita berezia dugu Lauaxetan. Koreako unibertsitari-talde batek bisita egin digu, ekintzailetzaren eta beste gaitasun batzuen garapenaz interesatuz. Gandhi School of Koreako ikasleak dira.  
Sakondu
Gure seme-alaben etapa guztiak erronka bat dira, haiek aldatzen eta gainditzen doazen heinean eta beren bizitzan ikaskuntza berriak txertatuz garatzen doazen bidean. Baina batzuetan beldur garen etapa bat nerabezaroa da. Zer espero duzu beragandik? Nola lagundu gure seme-alabei etapa berri honetan? Pista batzuk eskaintzeko asmoz, Lehen Hezkuntzako 6. mailako seme-alabak dituzten familientzako saio berezi bat...
Sakondu
Atzo eta gaurko egunean, ikastolako Agenda 2030 taldearen bitartez, arropa bilketa solidarioa gauzatu dugu. Jasotakoa Kooperara bideratuko da. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta familia guztiei!  
Sakondu
Lauaxetako ikasleek aurten ere EHUko Udaberriko Matematika lehiaketan parte hartu dute eta hainbat izan dira jasotako sariak. DBH 1. eta 2. mailan, Ane Iglesias Miñok 10. Postua eskuratu du. Batxilergo 1. eta 2. Mailatan, Eleder Martín Lancok, 2. postua lortu du, Ander Lasarte Antxustegik 5. lekua eta Jon Valbuena Álvarezek 6. postua.  
Sakondu
Ahalegintzen garenean, emaitzak lortzen dira. Besteak beste, norberak egindako lanarekiko gogobetetasuna eta satisfakzioa, eta, harago, besteen aintzatespena ere jasotzea posible da. Hori da Batxilergo Dualeko programako ikasleen kasua, oraingo honetan Academicak bidalitako eguzkitako betaurrekoekin agertzen zaizkigu, udarako ateetan. Gainera, horietako batzuek, DBHko 3. eta 4. mailakoek eta Batxilergoko 1. eta 2. mailakoek, ohorezko diploma jaso...
Sakondu
Oraingoan astebururako plan bat proposatzen dizuegu. Antzerki-komedia dibertigarria da, eta, bertan, desgaitasuna duten gazte askok, aktore propioek bezala, dituzten arazoak jorratzen dira. Aisialdirako proposamen honek gizarteratzearen aldeko apustu garbia egiten du. Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen esteka.
Sakondu
“Nola hobetuko zenuke ikastola?” Lauaxetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei egindako galdera izan zen. Batzuek pentsatu zuten agian ona izango zela ikasle gazteagoei bullyinga, adikzioa, sare sozialak edo LGTBIQ bezalako gai garrantzitsuei buruz hausnartzen laguntzea. Eta bere ideia, benetako proiektu bihurtu zen. Zuzendaritzan aurkeztu ondoren, ordu erdiko 8 saio egiten ari dira Lehen Hezkuntzako 5....
Sakondu
1 105 106 107 108 109 122