🎯 🌱 Zer irudituko litzaizuke ikasturtea amaitzea pasio berriak deskubritzen, modu praktikoan ikasten eta gehien gustatzen zaizuna eginez? Hori da hain zuzen ere DBHko Talentu Tailerren bidez proposatzen duguna: ikasle bakoitzak bere interes pertsonalak aukeratu, esploratu eta garatzeko aukera duen esperientzia, jarduera sortzaile, dinamiko eta motibatzaileen bidez. 🧩 Zer motatako jarduerak eskaintzen ditugu? Tailer hauek...Sakondu
🎙️ 📻✨Lauaxetan uste dugu heztea ahotsa ematea ere badela. Eta horretan dihardugu Lauhaixetara Irratia gure irrati eskolarraren bidez: ikasleek ez dute soilik hitza hartzen, baizik eta ikertu, hausnartu eta euren garapen osorako garrantzitsuak diren gaiak lantzen dituzte. Oraingoan, LH5.Bko ikasleak izan dira podcastaren atal berri bat grabatu dutenak, Nazioarteko Batxilergoko (IB) helburuekin lotura estua duten...Sakondu
🌟 🎓 Batxilergo Duala AEBetako programa ofiziala da, eta aukera ematen dio ikasleari estatu mailako Batxiler titulua eta American High School Diploma aldi berean eskuratzeko. Horretarako, ohiko ikasketak ingelesezko ikasgai osagarriekin uztartzen dituzte, modu autonomoan eta digitalean lan eginez, beti jatorrizko irakasleek gidatuta. Programa honetan, Honor Roll izeneko aitortza emaitz akademiko bikaina lortzen duten ikasleei...Sakondu
🎲✨ 🇬🇧 Lauaxetan sinesten dugu ikasteko modurik onena egitea, partekatzea… eta ondo pasatzea dela! Horregatik, DBHko ikasle talde batek ingelesezko joko didaktikoak sortu ditu Lehen Hezkuntzako ikasleentzako. Helburua: hiztegia, egiturak eta esamoldeak modu interaktibo, ludiko eta motibatzailean ikastea. 🎯🗣️ Proiektu honek bi aldeko meritu handia du. Batetik, DBHko ikasleek sormena, hizkuntza-gaitasuna eta egokitzeko ahalmena erakutsi dute...Sakondu
🏕️🏙️ Nolakoa zen bizitza Historiaurrean? Zer aldaketa gertatu ziren gaur egungo hirietara iritsi arte? Galdera horiei erantzuteko, Lauaxetako LH4. mailako ikasleek ikerketa-proiektu batean murgildu dira azken asteotan. Eta ikasketa prozesu horri amaiera emateko, Lehen Hezkuntzako ikaskide guztientzako aurkezpen bat eta antzezlan bat prestatu dituzte. Bi lanek “Leizetatik hirietara” izenburupean, garai desberdinetan barrena gidatu gaituzte, istorioz, emozioz...Sakondu
📚✨ Istorioak… inspiratzeko eta laguntzeko! Beste behin ere, Lauaxeta Ikastolako ikasleen talentua eta sentiberatasuna aitortu dute Pentsatzeko ipuinak ekimenean, sormena, gogoeta eta konpromiso soziala uztartzen dituen lehiaketa honetan. 🎉 Aurtengo edizioan, hiru ikaslek jaso dute saria euren ipuinengatik: 🖋️ Amets Guerrero Uriarte, bere saria La Cuadri del Hospi elkarteari eman dio, minbizia duten haurrei laguntzeko.🖋️...Sakondu
🌍💬 Azken asteotan, DBHko 2. mailako ikasle batzuek esperientzia berezi bat bizi izan dute: truke digital bat Berlinen dagoen ikastetxe batekin. Bideodeien, lan kolaboratiboen eta aurkezpenen bidez, ezagutza eta kultura partekatu dituzte, eta harreman berriak sortzeko aukera izan dute. Gaur, emozioz eta nostalgia apur batekin, esperientzia polit honi agur esan diote. Nola? Agur-bideo bat sortuz, bizitako...Sakondu
👕💚 Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek, “Justizialeak” izeneko Ikasleen Agentziarekin batera, bigarren eskuko arropa bilketa solidarioa burutu dute, Koopera GKEari laguntza emateko helburuarekin. Egun hauetan zehar, familiek erabiltzen ez duten arropa eman dute, beste pertsona batzuen bizitzan erabilgarri izan daitekeena. Ekintza sinplea, baina eragin handikoa, ikasleei elkartasuna, ingurumenaren zaintza eta partekatzearen garrantzia irakasteko modu paregabea. Eskerrik...Sakondu
🎙️ 🌱✨ Lauaxetan, ikaskuntzaz hitz egiten dugunean, bizipenez hitz egiten dugu. Eta horrek esan nahi du benetan ikasten duten horiei ahotsa ematea: ikasleei. Ez dago proiektu bat hobeto ulertzeko modurik, ilusioz pentsatu, landu eta garatu duenaren ahotik entzutea baino. 🎓💬 Nazioarteko Batxilergoaren (IB) Proiektuen Azokan, berriz ere ikusi genuen metodologia honek duen balioa. Bai PAI...Sakondu
🌟 🎭💛 Ikastolako jaian, Haur Hezkuntzako gure ikasleek ikusgarria eskaini ziguten: poza, goxotasuna eta erritmoa oholtzan barrena. Primeran aritu ziren! 👏✨ Baina benetan hunkigarria izan zen ikustea zenbat lan eta ilusio zegoen atzean: urrats bakoitza, keinuka bakoitza, xehetasun oro maitasunez eta arduraz prestatuta. Gure artista txikien ahaleginaren isla… eta baita irakasleen lan bikainarena ere! 🎨👩🏫...Sakondu