🌿 Gaur, Lauaxeta Ikastolan, Aurkezleak eta Justiziazaleak ikasleen agentziek jarduera bereziak garatu dituzte Palestinaren aldeko grebaren harira, helburu argi batekin: hausnarketa sustatzea eta bakearen balioa ikasgeletara ekartzea. Egunaren hasieran, Amina eta David ipuinak bi haurren ahotsen bidez gogorarazi digu bakea ez dela opari bat, eskubide bat baizik. Jolasorduan irakurri den manifestuak mezu hori sendotu du: ez...Sakondu
⛏️ Atzo, 6. mailako ikasleek bisita berezia egin zuten Euskal Herriko Meatzaritzaren Museora, eta aukera izan zuten gure lurraldeko iragan industriala hurbiletik ezagutzeko. Bisitan zehar, meatzariek lan egiten zuten baldintzak, erabiltzen zituzten tresnak eta makineria, eta meatzaritzak Bizkaiko garapenean izan zuen garrantzia ezagutu zituzten. Horrez gain, lanaren eta teknologiaren bilakaeraz hausnartu zuten, iraganeko egoerak gaur egungoekin...Sakondu
🏃♀️💚 Lauaxeta Ikastolan, kirola hezkuntza integralaren zutabe nagusietako bat dela ulertzen dugu. Mugimendu fisikoaz harago, kirola tresna baliotsua da ohitura osasungarriak sustatzeko, balioak garatzeko —hala nola irmotasuna, talde-lana eta errespetua— eta ongizate emozionala zein pertsonala indartzeko. 2 urtetik Batxilergora bitartean, kirola etengabe dago presente bai eskola-ordutegian bai ordutegi eskolaz kanpokoan, eta helburua da ikasle guztiek jarduera...Sakondu
🧠 Osasun Mentalaren Mundu Eguna dela eta, ETBko kazetari talde bat Lauaxeta Ikastolara hurbildu da, gure ikasleen ongizate emozionala nola lantzen dugun gertutik ezagutzeko. Lauaxetan, osasun mentala pertsonen garapen integralaren parte garrantzitsua dela ulertzen dugu. Ez dugu une jakin batzuetan soilik lantzen, baizik eta eguneroko bizitzaren parte da, ikasleen hazkunde pertsonalaren eta sozialaren bidelagun. Bisitan zehar,...Sakondu
Lauaxetan naturaz, lasaitasunaz eta elkarbanatzeko espazioez gozatzeko aukera eskaintzen dizugu. Horregatik, zure eskura jartzen dugu Hostel Lauaxeta, toki atsegina eta gertukoa, familiak, kirol-taldeak edo beste talde batzuk elkartu eta esperientzia bereziak bizitzeko, egonaldi labur zein luzeetarako. Zer eskaintzen du?• 🛏️ Edukiera: gehienez 32 pertsona• 👥 Erabilera: familia-topaketak, kirol-irteerak, talde-jardunaldiak, prestakuntza edo bestelako egonaldiak• 🏫 Koordinazioa:...Sakondu
Konfekoopeko hezkuntza kooperatiben elkartetik, Lauaxeta Ikastolak parte hartu du Erbereetako hezkuntza sistema eta aniztasunari ematen zaion trataera ezagutzeko esperientzian.Bisita honen bidez, gure hezkuntza eredua beste herrialde batzuetako praktikekin alderatzeko eta ikasteko aukera izan dugu, inklusioaren eta aniztasunaren ikuspegitik aberastasuna eskaintzen duten esperientziak partekatuz. Eskerrik asko Konfekooperi aukera bikain eta aberasgarri honengatik 🌍💫 Sakondu
Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk azken egunotan Alemanian izan dira, Musika Gurs proiektuaren bigarren fasean parte hartzen.Erasmus+ programaren barruan, eta Europar Batasunaren babesean garatzen den proiektu honetan, Lauaxetak Frantziako eta Alemaniako ikastetxeekin elkarlanean dihardu, Espainiako Gerra Zibilean eta II. Mundu Gerran konzentrazio eta errefuxiatu kanpoetan sorturiko abesti eta musika berreskuratzeko eta plazaratzeko helburuarekin. Proiektuak gogorarazten digu...Sakondu
🏠 Zure seme-alaba non matrikulatuko duzun erabakitzea emozioz eta arduraz bizi den unea da. Garrantzitsua da lasaitasuna sentitzea, hezkuntza-proiektua zure seme-alabarentzako egokia dela ikustea eta pertsonak gertutik ezagutzea 💫 Horregatik, Lauaxetan ate irekiak antolatzen ditugu urtero, gure ikastola barrutik ezagutu, nola lan egiten dugun ikusi eta zalantzak argitzeko aukera izan dezazuen. Aurten gainera, aukera gehiago eskaini...Sakondu
🌍 Egun hauetan, DBH 4. mailako ikasle talde bat Belgikan dago truke-programa batean parte hartzen, esperientzia aberasgarri eta hezigarria bizitzen. Eguneroko bizitzan tokiko familien etxeetan bizi dira, eta horri esker hobetzen dute ingelesa eta frantsesa, eta aldi berean, kultura berri bat, bere ohiturak eta bizimodua gertutik ezagutzen dituzte. Bertako ikasleekin batera hainbat jardueratan parte hartzen dute,...Sakondu
🎉Ikasturte berriarekin batera, eskolaz kanpoko jarduerak ere hasi dira Lauaxetan. Aurten ere, gure ikasleek aukera izango dute arlo akademiko, kirol, kultural eta aisialdiko jarduerak bizitzeko, ikasketak osatzeko eta hazkunde pertsonalerako gune berriak eskaintzeko. Irakurzaletasunetik hasi eta robotikaraino, antzerkia, dantza, kirola edo sormen artistikoa tarteko, eskolaz kanpoko jarduerak aukera dira interes berriak ezagutzeko, talentuak garatzeko eta...Sakondu