Joandako astean, maiatzaren 3an Agenda 2030eko Eskolarteko Foroa eta Udal Foroan egon ginen. Bertan Amorebieta-Etxanoko mugikortasunaren inguruan hausnartu zuten ikasleek, eskola bakoitzean egindako diagnostikoak kontutan hartuz. Ikastolatik parte hartu zuten ikasleak DBH 1. Mailako June Zallo Saratxagak, Jone Lago Barrutietak eta Beñat Villaverde Martinek. Aurrera!Sakondu
Joandako astean ospatu zen Gernika-Lumoko Astra eraikinean. Guztira 325 ikasle inguru Bildu ziran Busturialdeko Zientzia eta Teknologia Eguna ospatzeko helburuaz. 13 tailer ezberdinetan banatuta, inguruko DBH4ko ikasleek “robotika, materialak, adimen artifiziala, errealitate areagotua, elektronika, matematikak eta elektrizitatea” bezalako gaiak landu zituzten, Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkarteak eta Leartibai Fundazioak Bizkaiko Fou Aldundiaren laguntzarekin antolatutako jardunaldian. Lauaxetatik...Sakondu
Naturarekin konektatzeak onura ugari dakarzkigu eremu fisikoan, psikologikoan eta emozionalean. Jakin badakigu, baina askotan ez diogu jaramonik egiten. Lanpetuegi gabiltza gure errutinetan, lanetan eta betebeharretan. Haurrek batzuetan garrantzitsua dena gogorarazten digute. Hemen, Lauaxetan, naturarekiko harremanaz nola gozatzen duten ikustea besterik ez dago. Asteburu ona opa dizuegu eta tarte bat gorde dezazuela honetarako. Natura gara eta...Sakondu
Igande honetan amaren eguna dela eta, gaurkoan, amatxu eta amama guztientzako doa gure mezua. Eskerrik asko egunerokoan egiten duzuen eta egin duzuen guztiagatik eta bihotzez mosu eta besarkada bana! Egun honetarako, duela urte batzuetako bideo bat berreskuratzen dugu, nagusitu arren, orduko hitzak gaur ere mantentzen dira eta! Sakondu
Exporecerca zientzia-azokan izan ondoren, Uxue Idirinek, Martin Fernandezek, Izaro Riojak, Noa Blancok, Ane Marinek eta Gadea Martinezek beren proiektua aurkeztu dute Bartzelonan, Educaixaren The Challenge ekimenaren barruan. Sakondu
Gure gorputzaren osasuna eta zaintza seme-alabei eta ikasleei transmititzea gauza ona da. Ispiluan proiektatzen duten irudiarekin gustura egon nahi izatea eta ondo ikusteko ahaleginak egitea ere positiboa da, beren burua zaintzeko duten beste esparru bat den heinean. Baina gure balio nagusia ez da kanpoko irudian oinarritu behar, hori baino askoz gehiago gara. Gorputza gure izatearen...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako liburuaren azoka solidarioan familiek izan duzuen parte hartzeari esker, 1.048€ batu eta La Otra Mirada ONGra bideratu dira, Senegalen ama eta haurrentzako anbulategi bat eraikitzeko, zehazki. Eskerrik asko guztioi!Sakondu
Urtero ospatzen dugu liburuaren eguna Lauaxetan, baina edizio honetan goitik behera ospatu dugu, egitarau zabalarekin eta ikastolako ikasle asko partaide eginez: Eguna Amets Arzallusen Miñan irakurketarekin hasi genuen. DBHko 4. mailako ikasleek eta irakasleek elkarri lekukoa eman zioten, egunean zehar irakurtzen jarraitzeko. Jasone Osoro idazlearekin eta Markel Hernández idazle eta ikasle ohiarekin solasaldia izan genuen....Sakondu
Duela aste batzuk, Lauaxetan, Pi eguna ospatu genuen, ikasleak beren ezagutzak modu sortzailean aplikatzera animatzeko hainbat egun eta erronka planteatuz. Gaurko egunean sariak banatu dira. Zorionak guztioi! Pi-ertsonaiak saria- Maider Zallo Pi-ertsonaiak saria- Helene Arginzoniz Argaz-Pi-a – Amets Larraza Pi-entsa- Miren Mondragon Pi eguneko sari nagusia- Aiala BilbaoSakondu
Hezkuntzaren eta gaitasunen garapenaren bidez, gure ikasleak beren bizitzetan hobeto moldatzea lortu nahi dugu. Horregatik, garrantzitsua da baliagarriak izango zaizkien trebetasunak eta gaitasunak garatzea. Hauen artean, finantza gaitasuna. Bizitzarako finantzak izeneko esperientziarekin, simulazio-joko baten bidez oinarrizko hezkuntza-gaitasunak lantzen dituzte, hala nola matematikarako gaitasuna, gaitasun teknologikoa eta digitala edo hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Baina, batez ere, simulazio-joko honek...Sakondu