You have 0 items in your cart
Naturarekin konektatzeak onura ugari dakarzkigu eremu fisikoan, psikologikoan eta emozionalean. Jakin badakigu, baina askotan ez diogu jaramonik egiten. Lanpetuegi gabiltza gure errutinetan, lanetan eta betebeharretan.
Haurrek batzuetan garrantzitsua dena gogorarazten digute. Hemen, Lauaxetan, naturarekiko harremanaz nola gozatzen duten ikustea besterik ez dago.
Asteburu ona opa dizuegu eta tarte bat gorde dezazuela honetarako. Natura gara eta berarekiko kontaktuak berritu egiten gaitu. Ondo izan!