Baratze ekologikoaz gain, orain oilategi ekologikoa ere badugu Lauaxetan eta izen ere badu. Alai-alaia gainera: Luma alai! Gure oiloak eta etorkizunean etor daitezkeen beste hegazti batzuk nahi bezala ibiltzen dira aire zabalean, eta horregatik dira ekologikoak haien arrautzak. Oraingoz, nahi duten LHko familiek eros ditzakete arrautzak, baina ikasgelaka egingo da salmenta, beraz, adi izan! Hori...Sakondu
LH 5. eta 6.ko ikasleek, familia plan bat egitera gonbidatzen zaitue! 10:30tan hasiko da eta eguerdira arte luzatuko da. Eskolaz kanpoko gimnasia erritmikoko taldea ikusi ahalgo duzu. Eskolaz kanpoko dantza taldea baita. Batxilergoko GreenPower proiektukoen kotxe elektrikoa ikusiko duzu. Lauaxetako ortu ekologikoko sasoiko produktuak erosi ditzakezu. Zuhaitzaren landaketa ikusi ahal izango duzu. Festan parte hartzeko birziklatzeko...Sakondu
Gure seme-alaben etapa guztiak erronka bat dira, haiek aldatzen eta gainditzen doazen heinean eta beren bizitzan ikaskuntza berriak txertatuz garatzen doazen bidean. Baina batzuetan beldur garen etapa bat nerabezaroa da. Zer espero duzu beragandik? Nola lagundu gure seme-alabei etapa berri honetan? Pista batzuk eskaintzeko asmoz, Lehen Hezkuntzako 6. mailako seme-alabak dituzten familientzako saio berezi bat...Sakondu
Nerabezaroa erronkaz eta eskariz beteriko etapa da seme-alaben garapenean. Funtsezko helburuetako bat nortasunaren eraikuntza garatzea da. Aldi berean, nerabezaroan nerabeen pentsamendu, sentimendu eta desio asko beren sexualitatera zuzenduta daude. Prozesu horrekin batera, askotan, kezka, nahasmena eta ziurgabetasuna izaten dira, batez ere sexu-orientazioari dagokionez. Egun hauetan, Batxilergoko 1. mailako ikasleek gai honen inguruan hausnartu ahal izan...Sakondu
Puri-purian dagoen gaia da eta ETBk Lauaxeta Ikastolarengana hurbildu nahi izan du horren inguruan hausnartzeko. Mundu digitala eboluzionatzen ari da, horrek dakartzan abantaila eta arriskuekin, bai lan munduaren eremuan eta baita hezkuntza eremuan ere. Baina hori ez da gauza berria, denbora daramagu mundo digitalaren abantailez baliatzen eta arrisku posibleak arintzeko moduak definitzen. Aukerak eta errezeloak,...Sakondu
Gaur zuriz jantzita esnatu gara Lauaxetan, baina arazorik gabe iritsi gara ikastolara eta normaltasunez ari gara. Hori bai, txikienak izan dira elurraz gozatu eta esperimentatzen lehenak. Ikusi, ikusi argazkiak… Gainerakoan, gogoratu, datozen egunetako batean elurragatik ikastola ixtea erabakiko balitz, webguneko berrietan eta Facebook, Twitter eta Instagrameko gure sare sozialetan argitaratuko dugula. Bestalde, Onda Vasca, Radio...Sakondu
Atzoko egunean irakasleek gaurkotasun eta etorkizun handiko gai baten inguruan hausnartzeko aukera izan zuten: adimen artifiziala. Lauaxetan jada garatzen diren lan-esperientzietatik abiatuta egin zuten, Laura Marrón, BAIC (Basque Artificial Intelligence Center) zuzendariaren ekarpenekin batera. Adimen Artifizialak (IA) gure ikasteko, irakasteko, lan egiteko eta, azken batean, pentsatzeko modua irauliko du. Hezkuntza-panorama erabat eraldatzeko ahalmena du, ikasleek...Sakondu
Garapen pertsonalak ez du amaierarik. Ez gure seme-alabenak, ezta geureak ere. Adin bakoitzean, gure seme-alabek erronka desberdinei egin beharko diete aurre. Nola lagundu bidean, zailtasun edo erronka bakoitzetik ikas dezaten lortuz? Lauaxetako Familia Eskolatik gure laguntza eta esperientzia eskaintzen dizugu, baita gai bakoitzean esperientzia eta ibilbide luzea duten adituena ere. Urtarrilean, adibidez, gai hauek jorratuko...Sakondu
Guztiok, gazteak barne, bizitzan erronka eta zailtasun batzuei egin behar diegu aurre. Gazteen kasuan, segurtasunik ezarekin eta gazteen berezko ikuspegiarekin. Hala ere, garrantzitsua da besteen esperientzietatik ikastea eta erronka horiei aurre egiteko neurri egokiak hartzea, konponbideak eman beharrean arazo handiagoak dakartzaten bideetan erori gabe. Etxerik gabeko pertsonek, egoera gogorrean bizi izan direnek eta drogak kontsumitu...Sakondu
Ikastolan, ikasleen konpetentzia eta jarrera ekintzailea sustatzen duten proiektuak eta jarduerak garatzen ditugu, baina familian ere asko dugu emateko, batez ere funtsezko balioei eta gaitasunei dagokienez. Oraingoan, etxetik landu ditzakegun hiru kontzepturi buruz hitz egingo dugu. Kontzeptu horiek funtsezkoak dira beren ekintzailetza-gaitasunak garatzeko, hala nola pentsamendu kritikoa, gatazken konponketa eta talde-lana. Gida bat eskaintzen dizugu...Sakondu