By

Atutxa(e)ko Ainara
Elikagaiak alferrik galtzea mundu mailako arazoa da, eta urtetik urtera okerrera doa. Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearen kalkuluen arabera, urtero 1.300 milioi tona elikagai alferrik galtzen dira mundu osoan, hau da, ekoitzitako janari guztiaren erdia baino gehiago. Bolumenari dagokionez, horrek bi bilioi plater beteko lituzke! Pertsona baten zaborra beste baten altxorra da. Soberakin guztiak...
Sakondu
DBH 2. mailako ikasleek diziplina anitzeko proiektu bat garatu dute. Helburua: gaur egungo gazteak genero, orientazio eta identitate anitzen inguruan kontzientziatzea. Hau da, genero, generoaren identitate ez normatibo eta orientazio sexual ezberdinen inguruan ikasi eta hausnartzea izan du helburu, gizarte irekiago eta errespetuzkoa eraikitzeko, besteak beste, Amestuz, Naizen, Mujeres con voz eta Unetxearen eskutik. Horretarako, besteak...
Sakondu
Zer asmatuko zenuke lurreko bizitza hobetzeko? Nolakoa litzateke? Sapere Aude eskolako sormen lehiaketak planteatzen duen erronka da, mundua aldatuko duten ideia eta proiektu inspiratzaileak biltzeko asmoarekin! Baina zerk kezkatzen ditu gure seme-alabak mundua hobetzeaz ari garenean? Dirudienez, ingurumena zaintzea (kutsadura, baso-berritzea, ekologia, birziklatzea, berrerabiltzea) eta berdintasuna eta gizarte-ongizatea (zoriontasuna, aniztasunari arreta, bakea eta segurtasuna). Bere...
Sakondu
Batzuetan, istorioaren hasiera emanda datorkigu, baina haren bilakaera norberaren mende dago neurri handi batean. Hori da Zornotzako Kultur Elkarte Artistikoak (SACZ) antolatutako literatur lehiaketaren kasua. Hasiera zehatza zuten abiapuntu parte hartzaile guztiek; amaiera, zoriontsua irabazleentzat. Horien artean Izaro Pagaldai, Lauaxeta Ikastolako DBHko 1. mailako ikaslea. Zorionak gainerako sarituei eta 200 parte-hartzaile baino gehiagori! Albistea sakonean...
Sakondu
Eta iritsi da Olentzero eta Mari Domingi ikastolara etortzeko eguna! Gogoz hartzen dugu, eta haurrek are hobeto! Oporretatik itzuli arte agur esaten dizuegu eguneko argazki batzuekin izten zaituegu. Gabon zoriontsuak igaro eta urte berri on!
Sakondu
Eguberriak, lagun ikusezina, urtebetetzea, ospakizun jakin batzuk… jai hauetan ere ingurugiroaren alde ekin dezakegu. Eta gu, laguntzeko gaude. Horretarako eskaintzen dizkizugu Ingurugelak partekatutako ideiak: Gabonetako apaingarriak egiteko ideiak, opari jasangarriak, opariak era jasangarrian biltzeko ideiak, Gabonetako jakiak prestatzeko aholkuak, eta bestelakoak. Ondoko lotura bisitatzea baino ez duzu.
Sakondu
Obren eta espazioen azken fina da horiek erabilgarriak izatea eta sortu ziren helburuari erantzutea, ikuspegi pedagogikotik edo, besterik gabe, erabiltzaileen gozamenetik. Ikasleentzat, familientzat edo ikasle ohientzat baliagarriak izatea. Eta ez dago atzo Ikaspark estreinatu zuten ikasle batzuen aurpegiak ikustea bezelakorik. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzako parke bihurtutako gune berria da. bat. Argazkiekin...
Sakondu
Galdera horri erantzuteko Batxilergoko ikasleak laborategian lanean hasi dira, patatak, sagarrak, ogia eta etxetik ekarritako beste elikagai batzuk aztertuz. Horretarako, hainbat erreakzio kimiko egin dituzte, elikagai bakoitzean dauden gluzidoak identifikatuz.
Sakondu
Euskara Batzordeak Lehen Hezkuntzako ikasleen artean antolatu dituen jarduerak edo lehiaketak dira. Gaur sari banaketa izan da. Zorionak Lander Villasante, Jon López, Beñat Arza, Oier López, Irene Uribe, Unai Aburto, Jon Etxeberria, Aitor Maeso, Joane Artetxe, Iker Morales eta Aimar Domingori.
Sakondu
Hori da Lauaxetan martxan jarri dugun erronka: hasiera batean zabor gisa botako genituzkeen materialetatik abiatuta jostailuak sortzea. Gabonetatik eta sarri askotan jostailuen erosketa handiak gertu egonda, are zentzu handiagoa du. Trash toys proiektuarekin, STEAM proiektuan parte hartuko duten artistak Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak izango dira. Helburua euren sormena garatzea eta jostailu berrien kontsumoari buruz...
Sakondu
1 76 77 78 79 80 105