Pixkanaka-pixkanaka, ikastolako lehen astea igaro da, eta egunak aurrera joan ahala denok erritmo eta ordutegi berrietara egokitzen ari gara. Horren erakusgarri, txikienen irudiren bat uzten dizuegu, bazkalordua eta siesta momentukoa. Asteburu on guztioi! Sakondu
Ikasturte honetan ikasle txikienek gela berriak estreinatu eta gozatu ahal izan dituzte. Egindako obren barne, espazioak HHko proiektu pedagogikora egokitu ditugu, ingurune eroso eta gardenagoa lortuz eta gelak Ikaspark jolasteko guneagaz zuzen-zuzenean lotuz. Obra hauek Lauaxeta Campus planaren barne garatu ditugu eta aipatutakoez gain, ondokoak ere garatu dira: Idazkaritzako eta harrerako sarrera berriztapena Eguzki-plaka berriak...Sakondu
Ikasturte berria heldu da eta harekin berari buruzko informazioa. Oraingo honetan jantokiko menua utziko dizuegu. Ikusi ahal izateko, ondoko estekan klikatzea besterik ez duzu. Sakondu
Komunikazioa errazteko helburuz, ikastolarekin harremanetan jartzerako orduan baliagarri izango zaizun kontaktuen agenda bat prestatu dugu. Bertan, edozein zalantza edo iradokizunen aurrean norengana jo behar duzun aurkituko duzu. Emailez bialtzen da familiei, baina gure webgunearen alde pribatuan ere eskuragarri dago. Gida hau zure telefonoan edota ordenagailuan ere deskargatu eta eskura euki dezakezu baita.Sakondu
Eta oporren ondoren, ohiko ohiturei berriro heltzeko eta klaseari berriro ekiteko eguna iritsi zaigu! Berrelkartzea, urduritasuna, ilusioa, nagikeria eta emozio topatuen eguna… ez al zaigu helduoi ere gertatzen? Eguneko bideo bat ikus dezakezu beherago. Bide batez, aurtengo ikasturteari dagokionez obra eta lan lerroen laburpen bat prestatu dizuegu ondoko dokumentuan. Ondo hasi ikasturtea eta aurrera!Sakondu
Udak askorako ematen du, eta handik bueltan batzuetan harritu egiten gara gure seme-alabak eta ikasleak hazi direnarekin. Gertatu zaizu? Hala bada eta Lauaxetako kirol-arropa berritu behar baduzu, gure online dendatik egin dezakezu.Sakondu
Lauaxetan izan duzuen ibilbideaz haratago, batzen gaituen lotura zaindu nahi dugu, eta, horregatik, ikasturte hasiera on bat opa nahi dizuegu zuei ere, zaudeten tokian zaudetela eta ikasturte berri honetan dituzuen helburu eta erronkekin. Edonola ere, zuekin harremana mantendu nahi genuke, eta zuek ere zuen ikaskideekin mantendu ahal izatea. Horretarako, zuen interesekoak izan daitezkeen zerbitzu batzuk...Sakondu
Albiste onekin hasi dugu ikasturtea! Jon Valbuena Álvarezek Eusko Jaurlaritzak emandako Batxilergoko sari berezia eskuratu du! Hemendik, albistea hau Jon zoriontzeko eta bera zein gainerako ikasleak bere esku dagoen guztia egitera animatzeko aprobetxatu nahi dugu. Zuen emaitzak, zuen lan eta ahaleginaren araberakoak izango dira eta egindako lanak harro sentiaraziko zaitue! Aurrera!Sakondu
Uda deskantsatzeko eta urtean zehar egin ezin ditugun plan eta ekintza horrek egiteko balio izana espero dugu. Ongi etorriak bihotz bihotzez! Aurreko urteetan bezala, 2023-24 ikasturtea ere erronkaz, ametsez eta proiektuz beterik datorkigu, eta urtero bezala, Iraileko lehenengo egun hauek, urduritasun egunak izaten dira: ikaskide berriak ikusteko ilusioa, oporrak amaitzen direnaren pena, eta ikasturte berrirako...Sakondu