Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Sormena gizarte-ekonomiaren zerbitzura

Gizarte Ekonomiako lehen Sormen Jaialdia heldu da Donostiara. Helburua da gizarte-ekonomiaren balioak zabaltzea pieza sortzaileen bidez, bi modalitatetan: grafikoa eta ikus-entzunezkoa.

Batxilergoko ikasle batzuek lehiaketan parte hartu dute eta orain ikusleen botoen fasearen zain daude. Inklusioa, iraunkortasuna, funtsezko gizartea, tokiko garapena, berdintasuna eta gizarte-ekintzailetza izan dira EKOSen parte hartzeko inspirazio-iturri.

Ainhoa López, Naroa Ezquerra, Naia Alonso, Aratz Carbajo, Egoitz Arce, Maren Jimenez, Judith Amayra, Naia Ayarzaguena, Paula Marin eta Ane Pradales dira ikasleak.

Gainera, bozketan parte hartuko dutenen artean 4 lagunentzako afaria zozkatuko da HIKA Bodegan.

Boto bat duzu kategoria eta modalitate bakoitzeko (4 boto guztira). Animatzen bazara, Lauaxetako ikasleen lanak honako titulu hau dutenak dira:

  • Modalitatea: Grafikoa: “Proverbios y Cantares”, “Todos juntos”  eta “El agua no es infinita”.
  • Modalitatea: Ikus-entzunezkoa: “Jasangarritasuna”.

Lanak ikusi eta botoa emateko esteka honetan egin dezakezu.

Azken albisteak

2026/01/23
Lauaxeta Ikastola hezkuntza-zentro onenen artean: kalitatean oinarritutako erabakia
2026/01/22
Lauaxeta Hostel: zuretzako espazioa
2026/01/22
Arte garaikidea Kultur Labaren eskutik
2026/01/20
Bigarren bizitzadun jostailuak: gaur Kooperara entregatu ditugu
2026/01/19
LH 1. eta 2. mailako ikasleen ahotsak antzezlan profesional batean
2026/01/19
Etxetik ekintzailetza ereiten

Kategoriak

Buletinean harpidetu