Aurki gaitzazu

By

Atutxa(e)ko Ainara
Atseden hartzea ere ikasketa garrantzitsua da. Gure seme-alaben bizitzarako baliagarriak eta garrantzitsuak diren gaitasunez hitz egitea gustatzen zaigu. Orain atseden hartzeko sasoia dator, eta horretaz gozatzekoa. Atseden hartu indarberritzeko. Uda zoriontsua opa dizuegu eta irailean indarberrituta itzuliko gara, ikaskuntza-esperientzia eta proiektu berriekin! Atseden hartu, ondo izan eta bueltara arte! Zaindu, ondo izan eta besarkada bana!
Sakondu
Egunak aurrera doaz eta, azkenik, iritsi zen Lizarra eta Eginoko kanpamentuak ere amaitu ziren eguna, eta horrekin batera, gure seme-alabekin elkartzeko eguna! Ondo etorri eta eskerrik asko monitoreei!
Sakondu
Aukera asko daude gure seme-alabek oporrak dituzten, eta aita-amek oraindik itxaron beharra dugun egunetarako: pare bat asteko Egino eta Lizarrako kanpamentuak, surf udalekuak, txikientzako hainbat jarduera dituzten udaleku irekiak,… mendi-abenturara animatu zirenak, adibidez, bizi garen inguru pribilegiatua aprobetxatuz gau bat kanpoan igaro dute. Ondo izan denok!
Sakondu
Gazteen kategorian 200 inguru parte hartzaile izan dira. Euskal Herritik 18 kontakizun aurkeztu ziran eta Miren Mondragon Batxilergo 1.eko ikasleak Arkeologiaren sari berezia irabazi du. Inspiraciencia, sormen literarioa zientziara hurbiltzeko ekimena da: zientzia eta idazketa era ludikoan bateratzen dituena; fikzioa abiapuntu izanik, zientzia birpentsatu eta irudikatzeko. Bere helburua pentsamendu zientifikora hurbilketa sustatzea da. Miren Oviedora...
Sakondu
Espainiako IV. Gazte Olinpiada Zientifikoa (OCJE) Nazioarteko Gazte Olinpiada Zientifikoan (IJSO) estatuko ordezkariak hautatzeko olinpiadaren laugarren edizioa da. Ane Bilbao Olabarri, Ane Iglesias Miño eta Mónica Gutiérrez Sesé, Lauaxeta Ikastolako ikasleak, Estatuko fasera pasatzeko hautatuak izan ziren, eta Madriden ospatzen da hain zuzen ere uztailaren 3tik 6ra. Informazio gehiagoan sakondu dezakezu esteka honetan. Aurrera!
Sakondu
Edozein zeregin edo lanetan, egindako esfortzuak eta lanak zoriontzea merezi dute. Gainera, ahalegina eta dedikazioa tarteko, emaitzak epe ertain luzera, iristen dira. Ildo horretatik, ikasturte honetako erronka eta zailtasun guztiei ahalegin eta dedikazio handiz aurre egin dieten ikasle guztiak zoriondu nahi ditugu. Bakoitzak bere erronka akademiko eta/edo pertsonalekin, ez bakarrik aurre egin nahi dietelako, baizik...
Sakondu
Noa Blanco, Ane Marín eta Gadea Martínez Bostonen eta New Yorken daude, beren sariaz gozatzen: prestakuntza-bidaia bat. Atzo, hain zuzen ere, Bostongo MIT eta Harvardeko laborategia bisitatu zituzten. Bertan, STEAM proiektu oso interesgarriak ezagutu eta zientzialari desberdinekin hitz egin ahal izan zuten. Hori guztia Bartzelonako Exporecerca zientzia-azokan eta Educaixako The Challenge esperientzian egindako lan onari...
Sakondu
Plan ona, ezta? Guraso gehienek pixka bat itxaron behar dogu oraindik gure oporrez gozatzeko, baina, gure seme-alabak oporretan dagoz. Lauaxetaren proposamenen alde egin dabenek, gogotik gozatzen ari dira. Ikusi nahi dozu?
Sakondu
Eskualde fasetik igaro ondoren, non 1.800 enpresa eta 7.200 ikasleren artean lehen postuan geratu ziren, Lauaxeta Ikastolako lau ikasle Junior Achievment fundazioaren mikroenpresen programaren azken fasean elkartuko ziran gure ikasleak, Europako Gen-E Lehiaketara pasatzeko aukerarekin. Haien taldea eta beste bi talde aukeratu zituzten eskualdeko fasean, eta oraingoan Estatuko fasean parte hartu zuten, Wizink Centerren (Madril)....
Sakondu
Ikasturtea hasi denetik hainbat truke jarri dira abian: Danimarka, Belgika eta gero Arroxela. Orain gu gara gure hizkuntza, kultura eta Euskadiko txokorik politenetako batzuk alemaniarrei erakusten diegunak. Garraio greba batek bere garaian etortzea galarazi zien, baina orain bai, hemen ditugu eta uda izan arren, gure xirimiri tipikoaz ere goza dezakete! Hizkuntzak, kultura eta bizi-esperientziak trukatzeko...
Sakondu
1 81 82 83 84 85 122