Lehenengo baratzea izan zen, gero oiloak, eta atzotik arrainak ere baditugu gure aintzira txikian! Kometa-arrainak dira, 10 cm-raino irits daitezkeenak eta 10 urtera arte bizi daitezkeenak. Hemendik, Laia gunean bisitatzera gonbidatzen zaituztegu. Hori bai, ondo elikatuta daude, eta, beraz, mesedez, ez iezaiezue jaten eman. Bideo labur batekin izten zaituztegu.Sakondu
Gure baratzea ekologikoa da, eta gure oilategia ere bai; izan ere, gure oiloak eta etorkizunean etor daitezkeen beste hegazti batzuk nahi bezala ibiltzen dira aire zabalean. Horregatik, Luma Alai izen aproposa da haien etxearentzat, ez duzu uste? Arrautzak biltzeko gure errutinaren bideo txiki batekin utziko zaitugu.Sakondu
Edozein arazo edo egoeraren aurrean, ikuspegi jakin bati eusten diogu, baina besteen lekuan jartzeak lagundu egiten digu, zalantzarik gabe, haiek ulertzen eta aurrean dugun egoeraren ikuspegi orokorragoa eta, ziur aski, bidezkoagoa izaten. Zer irudituko litzaizuke errealitate birtualeko betaurreko batzuk edukitzea, beste pertsonen posizioan jartzen lagunduko dizutenak, haiek eta egoera bera hobeto ulertzeko? Lauaxeta Ikastolak eta...Sakondu
DBHko 4. mailako ikasleek, “Edutainment” proiektuaren barruan, Tanzaniako ikasleentzako hezkuntza-baliabideak prestatu dituzte jolas moduan. Ekimen hau RCP (Reaching Children ‘s Potential) programaren parte da, herrialdeko eremu jakin batzuetako hazkundearen atzerapenaren arazoa ardatz duen boluntariotza-programa. Lauaxetako ikasleek prestatutako baliabideak bertako ikasleei emango zaizkie, eta Catrina Macdonald Lauaxetako irakaslea izango da horren arduradun, proiektu honetan murgilduta izango...Sakondu
Lauaxetako ikasle batzuek Elhuyar zientzia azokan parte hartu dute egunotan, egindako proiektuen eta ikerketen ondorioak partekatuz. Hainbat izan dira ikasleak: Ane Bilbao, Maialen Lopez, Noa Blanco, Ane Marin, Gadea Martinez , Joane Azkuenaga, Amaia Olano, Laida Agirre, Laida Gonzalez, Garazi Biritxinaga, Nikole Valle, Elene Aldazabal, Izaro Bengoetxea, Sare Etxebarria, Ane Iglesias, Monica Gutierrez, Irati Seijoo, Hirune...Sakondu
Hala da ikasketetan, lanean eta, oro har, bizitzan. Hori eta askoz gehiago eramaten dute baratzera ereitera, landatzera, biltzera eta bildutakoa saltzera hurbiltzen diren ikasleek, berriz ere eskolako baratzearekin lotutako beharrizanetan inbertitzeko. Aurrera!Sakondu
Ikasturtea amaitzear dago, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, irailean, beste etapa bati ekingo diote, hainbat aldaketa barne: gelakideak, eraikina, irakasleak, …. Horregatik, oporren aurretik ideia ona iruditzen zitzaigun elkarrekin asteburu bat proposatzea. Barrian izan da eta esperientzia oso positiboa izan da. Argazkiak ikustea besterik ez. Besrakada bana!Sakondu
Aniztasunak aberastu egiten gaitu, bestearen begiradak norberarena ez den beste ikuspegi bat eskaintzen digun heinean; nahiz eta batzuetan ez dugun ikuspegi horrekin bat egiten eta, are gehiago, ez dugun ulertzen ere, bere historia pertsonala, bizipenak eta izaera gureak ez diren neurrian. Gizarte demokratiko batek, hain zuzen ere, guztion ideiekiko errespetua du oinarri, baina azpimarratuz, edozerk...Sakondu
Sare sozialek balio erantsia eman diezaiekete gure seme-alabei eta ikasleei; izan ere, gizarte-konexiorako beste bide bat dira, haien bidez eduki baliotsuak ere eskura ditzakete edo gizarte-arazoez jabetzen eta aldaketa- eta aktibismo-mugimenduetan parte hartzen lagun diezaiekete. Baina arrisku jakin batzuk ere badituzte, hala nola adinerako egokiak ez diren edukiekiko esposizioa, denbora luzez erabiltzea beste jarduera baliotsu...Sakondu
Aurten Lauaxeta Ikastolan berdintasunaren aldeko lanean erreferente diren bi ikasle uzten gaitue: Marta Jodra eta Ariadne Jorge. Ikasle horiek Batxilergoko 2. urtea ikastolan amaitzen dute, eta ikastolan berdintasunaren alde aritzen den Aregin taldeko kideak ditugu. Orain, haien erreleboa hartzeko unea da. Naroa Amezua eta Irune Azkueta izango dira arduradunak, baina azpimarratu nahi dugu berdintasuna guztion kontua...Sakondu