Aurki gaitzazu

By

Atutxa(e)ko Ainara
👪 Ama edo aita izanik, badakizu gauzak ondo egitea ez dela nahikoa; garrantzitsua da baita ere zergatik, nola eta zertarako egiten ditugun jakitea. Gardentasun hori, elkar entzute hori, elkarrekin eraikitzea… horrek guztiak indartsuago egiten gaitu — eta komunitate bezala hazten dugun guztia neska eta mutil bakoitzean islatzen da. Lauaxetan badakigu ez dela beti erraza. Ia 1.500...
Sakondu
🔬 Irailaren 26an, ostirala, 17:00etatik 22:00etara, Barakaldoko Lasesarre kiroldegia laborategi handi bilakatuko da. Neska-mutilek, gazteek eta familiek aukera izango dute zientziak eskaintzen duen alderdirik dibertigarriena eta harrigarriena ezagutzeko. Oregaua: Ikerlarien gaua Tecnalia eta EHU/UPV-k antolatuta, Oregaua Europar Ikerlarien Gauaren parte da. Helburua: zientzia gizartera gerturatzea, esperimentuen, tailerren eta erakustaldien bidez, adin guztietarako pentsatuta. 100 ikertzaile baino...
Sakondu
Pozik gaude albiste bikain hau partekatzeaz: Xabier Rekalde, Lauaxetako ikasle ohiak, pauso garrantzitsua emango du bere ibilbide profesionalean, Aspe enpresarekin pilotari gisa debutatuz. Estrenoa datorren urriaren 5ean, igandean, Eibarko Astelena frontoian izango da. 🎉 21 urte besterik ez ditu eta azken urteotan talentu handia erakutsi du, eskuz banaka, lau eta erdiko eta bikote txapelketetan garaipen...
Sakondu
💛 Bihotza uzkurtzen zaizue zuen alaba edo semea ikastolan uzten duzuenean? Zalantzak sentitzea, baita gurasoen artean “errudun” sentitzea oso arrunta izaten da. Baina gauza bat esan nahi dizuegu: zuek sentitzen duzuena normala da… eta beraiek sentitzen dutena ere bai. Guri bezala, neska-mutilei ere kosta egiten zaie berriarekin aurrez aurre egitea. Egokitzapena ez da beti erraza,...
Sakondu
Ikasturteari eta esparru akademikoari lotutako zerbitzuez gain, gure familiei zer ekarpen gehiago egin diezaiekegun pentsatzen aritu ginen, bai gure instalazioen bidez, bai Lauaxeta Ikastola osatzen dugun pertsonen bidez. Hori horrela izanik, hiru zerbitzu osagarri gogorarazi nahi dizkizuegu. Besteak beste ondokoak dira: ikasgelako ikaskideekin urtebetetzeak ospatzeko aukera (Haur Hezkuntzako 3 urtetik Lehen Hezkuntzako 3. mailara arte): Ospatu...
Sakondu
🤝 Lauaxeta Ikastolan argi daukagu: gure ateak zabaltzea da komunitate bezala hazteko bidea. Horregatik, ez dugu soilik hezkuntzaren aldetik egiten, baizik eta kirolaren bidez ere bai. 20.350 m² instalazio zabal eta 6.000 m² estalita ditugu, moderno eta irisgarriak, guztion gozamenerako pentsatuak. Eta ez gure ikasle eta familientzat bakarrik: edonork, talde edo kirol-elkarteek ere erreserbaren bidez erabil...
Sakondu
🌟 Ikasturte hasierarekin batera, Lauaxeta Ikastolan ere abian jartzen dugu Lehen Hezkuntzako ikasleentzat ilusio handiena pizten duen proiektuetako bat: Ahotsenea. Ahotsenea ez da espazio soil bat, baizik eta esperientzia hezitzaile bat, ikasle bakoitzak bere burua erakusteko eta benetan gustuko duena partekatzeko aukera izan dezan. Ostegunero, atsedenaldian, ikasleek eszenatokia dute euren talentuak, zaletasunak eta ametsak ahotsez eta...
Sakondu
💪 Lauaxeta Ikastolan sinesten dugu aniztasuna kirolaren bidez ere lantzen dela. Ez dugulako guztiok modu berean gozatzen jarduera fisikoaz, eta pertsona bakoitzak modu ezberdinak aurkitzen dituelako bere burua mugitzen eta zaintzen motibatzeko. Hori dela eta, inauguratu dugu gure kalistenia parkea, ikasleei beste aukera bat eskaintzen dien espazioa: gorputza indartzeko, kirola egiteko eta, batez ere, kirolaz modu...
Sakondu
🎶 Ikasturte hasierarekin batera, Lauaxeta Ikastolan ere abian jartzen da gure kulturarekin zuzenean lotzen gaituen jarduera hau: Bertsolaritza. “Norbere buruarengan segurtasuna, autoestimua, komunikazioa edo euskararekin eta gure kulturaren parte den zerbaitekin lotura sakontzea”. Hori da ikasleek bertsolaritzari buruz partekatzen duten hausnarketetako bat. Baina Bertsolaritza horrez gain askoz gehiago da: inprobisatzen ikastea, jendaurrean aritzea, memoria eta erritmoa...
Sakondu
Euskara Lauaxeta Ikastola
Hizkuntza baten helburua bere bidez gure egunerokoan bizitzea da. Hizkuntza erabiltzen dugun neurrian, gainera, aberastu egiten dugu, esparru bakar batera mugatu beharrean, hala nola akademikora edo lan-arlora. Horrez gain, gure kulturaren ezaugarri eta oinarri den hizkuntzaz ari garenean eta haren hedapena eta etorkizuna gure esku dagoenean, helburu pertsonaletik haratago onura kolektiboa bihurtzen da. Guztion kontua....
Sakondu
1 7 8 9 10 11 122