Aurki gaitzazu

Eguneroko kontua bada ere, gaurtik abenduaren 2ra oraindik ere ilusio gehiagoz, eta gogotsu ekingo diogu euskarari. Gurea ikastetxe euskalduna da eta ikasleak euskal kultura eta baloreetan hezi nahi ditugu. 

XXI. mendeko euskalduna izatea, mundura zabalik dagoen pertsona izatea bada ere, mundura irekitze hori, norberarena denaren aberastasuna aitortu eta balioesteko aurretiazko urrats horrekin egin behar dela uste dugu.

Hildo honetatik, Euskara Batzordearen eskutik, hainbat ekintza garatuko ditugu ondoko egunetan:

  • Euskaraldian izen eman!: Ahobizi ala belarriprest zara? Oraindik garaiz zaude izen emateko! Gure Ikastola arigune da, hau da, euskaraz aritzeko gunea.
  • Indarrak gehituz!: Amorebieta-Etxanoko udalagaz bat egin dugu, Euskaraldiaren alde!
  • Euskararen eguna ospatu!: Euskararen aldeko manifestua, euskararen aldeko ekintzak, adin denetako ikasleekin Ikastolako bertsolarien saioa, Jon Maia eta Iraia Iturregiren eskutik hitzaldia eta Ikastola Euskaraldiaz jantziko dugu!
  • Testigu izan!: Adin ezberdinetako iIkasleen hainbat testigantza jasoko ditugu, haien konpromisoa erakutsiz.

Ondoko loturan guzti hau jaso dugu eta gure blogean euskararen inguruan bereziki egiten ditugun ekintzak jarraitu nahi badituzu, ondoko lotura zuzena ikusi dezakezu.

Azken albisteak

2025/05/22
LXT Kirol eguna
2025/05/21
Jakin-mina hitzaldiak: DBHko ikasleen ikuspegia zabaltzen
2025/05/20
Mozarten operarekin jolasean: esperientzia ahaztezina
2025/05/20
DBH 1: Hazteko eta Ikasteko Une Berria
2025/05/19
Igerilari txikiak, aurrera pauso handiak: Haur Hezkuntzako igeriketa intentsiboa
2025/05/19
Familiak eta ikastola: bidea partekatuz

Kategoriak

Buletinean harpidetu