Untxiak, ahuntzak, eskola-baratza, zuhaitzak landatzea… hori guztia udazkeneko egun eguzkitsu batean, naturan eta familia-giroan. Itxura ona du, ezta? Horrela izan zen. Joan den larunbatean, Lauaxeta Ikastolan, Astelehentxutxu eguneko argazki batzuekin eta bideo batekin utziko zaitugu, zuk zeuk ikus dezazun zelako giro ona izan genuen! Egun...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako batxilergoko ikasle batzuek Durangoko Azokak deitutako PortaDA! lehiaketan parte hartu dute. Euskarazko liburu eta diskoak ezagutzeko helburuarekin eta gaztetxoen sorkuntza sustatuz, liburu eta diskoen portadak izan dira lehiaketako gaia. Hemen erakutsikao sormenaren adibide bi. Aurrera! Informazio gehiago, ondoko loturan.Sakondu
Ahotsenea deitu diogu, LHkoen ahotsari, izaerari eta lagunekin partekatu nahi duten horri eskaini diogun gunea. Gaurkoan Iker eta Markelek abesti ederra abestu digute, Bizitzaren musika. Abestiak esaten duen bezala doinuz jantzi ditzagun hitzak. Gurea da giltza! Zuzenekoan egotea berdina ez den arren, behean partekatzen dizuegu...Sakondu
Haurren heziketan, bada funtsezko alderdi bat, askotan oharkabean pasatzen dena, baina bere garapen integralean funtsezko zeregina betetzen duena: psikomotrizitatea. Psikomotrizitatea pertsona mugimenduaren bidez aztertzen eta garatzen duen diziplina da. Haur-hezkuntzan, elementu motorrak, kognitiboak eta afektiboak konbinatzen dituen tresna pedagogikoa da. Klase horiek ikaskuntza ekintzaren bidez...Sakondu
Irakurtzea funtsezko trebetasuna da, arrakasta akademiko eta pertsonalerako oinarriak ezartzen dituena. Zein zentzutan? Irakurketa ezagutzarako atea da: Irakurtzea da ezagutzarako atea irekitzen duen giltza da. Lehen Hezkuntzan, haurrek oinarrizko irakurketa-trebetasunak eskuratzen dituzte, modu independentean ulertu, aztertu eta ikasteko aukera ematen dietenak. Liburuak irudimenezko munduetarako leihoak...Sakondu