Bere bizitzako 16 urteetan norbait ezagutzen duzunean ez zaizu gauetik goizera ahazten. Asko dira bidean partekatzen diren esperientziak, bizipenak, uneak, zailtasunak eta pozak, eta horrek batu egiten zaitu. Horregatik gustatzen zaigu berriz elkartzea, zuengandik jakitea, zertan ari zareten, ikasten edo lanean, eta, batez ere, bizitza...Sakondu
Larunbat honetan hasiera ofiziala eman genion Kirol Egunean parte hartzen dutenen eskola kirolari: futbola eta saskibaloia. Eguzkia, kirola eta familia, dena batean. Eta egun eta ordu berean Haur eta Lehen Hezkuntzako familia eta haurrekin Astelehentxutxu ospatzen ari ginela kontuan hartuta, ikastolan giro ederra izan genuen!Sakondu
Untxiak, ahuntzak, eskola-baratza, zuhaitzak landatzea… hori guztia udazkeneko egun eguzkitsu batean, naturan eta familia-giroan. Itxura ona du, ezta? Horrela izan zen. Joan den larunbatean, Lauaxeta Ikastolan, Astelehentxutxu eguneko argazki batzuekin eta bideo batekin utziko zaitugu, zuk zeuk ikus dezazun zelako giro ona izan genuen! Egun...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako batxilergoko ikasle batzuek Durangoko Azokak deitutako PortaDA! lehiaketan parte hartu dute. Euskarazko liburu eta diskoak ezagutzeko helburuarekin eta gaztetxoen sorkuntza sustatuz, liburu eta diskoen portadak izan dira lehiaketako gaia. Hemen erakutsikao sormenaren adibide bi. Aurrera! Informazio gehiago, ondoko loturan.Sakondu
Ahotsenea deitu diogu, LHkoen ahotsari, izaerari eta lagunekin partekatu nahi duten horri eskaini diogun gunea. Gaurkoan Iker eta Markelek abesti ederra abestu digute, Bizitzaren musika. Abestiak esaten duen bezala doinuz jantzi ditzagun hitzak. Gurea da giltza! Zuzenekoan egotea berdina ez den arren, behean partekatzen dizuegu...Sakondu