Atzo eta gaurko egunean, ikastolako Agenda 2030 taldearen bitartez, arropa bilketa solidarioa gauzatu dugu. Jasotakoa Kooperara bideratuko da. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta familia guztiei!Sakondu
Joandako astean, maiatzaren 3an Agenda 2030eko Eskolarteko Foroa eta Udal Foroan egon ginen. Bertan Amorebieta-Etxanoko mugikortasunaren inguruan hausnartu zuten ikasleek, eskola bakoitzean egindako diagnostikoak kontutan hartuz. Ikastolatik parte hartu zuten ikasleak DBH 1. Mailako June Zallo Saratxagak, Jone Lago Barrutietak eta Beñat Villaverde Martinek. Aurrera!Sakondu
Joandako astean ospatu zen Gernika-Lumoko Astra eraikinean. Guztira 325 ikasle inguru Bildu ziran Busturialdeko Zientzia eta Teknologia Eguna ospatzeko helburuaz. 13 tailer ezberdinetan banatuta, inguruko DBH4ko ikasleek “robotika, materialak, adimen artifiziala, errealitate areagotua, elektronika, matematikak eta elektrizitatea” bezalako gaiak landu zituzten, Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkarteak...Sakondu
Naturarekin konektatzeak onura ugari dakarzkigu eremu fisikoan, psikologikoan eta emozionalean. Jakin badakigu, baina askotan ez diogu jaramonik egiten. Lanpetuegi gabiltza gure errutinetan, lanetan eta betebeharretan. Haurrek batzuetan garrantzitsua dena gogorarazten digute. Hemen, Lauaxetan, naturarekiko harremanaz nola gozatzen duten ikustea besterik ez dago. Asteburu ona opa...Sakondu
Igande honetan amaren eguna dela eta, gaurkoan, amatxu eta amama guztientzako doa gure mezua. Eskerrik asko egunerokoan egiten duzuen eta egin duzuen guztiagatik eta bihotzez mosu eta besarkada bana! Egun honetarako, duela urte batzuetako bideo bat berreskuratzen dugu, nagusitu arren, orduko hitzak gaur ere mantentzen...Sakondu