Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek marrazkietan islatu dute Alzheimerra. Kasu batzuetan oroimenean gorde nahiko lituzketen oroitzapen pertsonalak marraztuz, eta beste batzuetan gaixotasun horrek haientzat dakarrena aipatuz. Haien ideiak eta marrazkiak partekatzeko asmoz, horien bilduma bat egin dugu, eta esteka honetan klikatuta ikus dezakezu.Sakondu
Lauaxeta Ikastola berdintasun plan baten garepenean murgilduta dago. Atzokoan, Lauaxetako Berdintasun Batzordearen ordezkari bezela, Iraia Brazalez eta Ane Arin, Generation Equiality topaketan izan ziran, gure aurrerapausuak eta hartzen ditugun konpromisoak azaltzen, beste 100 erakunderen aurrean. Gehiago jakin nahi izanez gero, ondoko lotura klikatu dezakezu.Sakondu
Parte garen errealitatea hobetzeko jarrera ekintzailea trebetasun garrantzitsua da. DBHko 2. mailako ikasleei dagokienez, Lauaxetak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egin eta Ekin programan parte hartzen du. Oraingoan, Aldundiak familientzako gida bat helarazi digu, gazte bakoitzari bere bidea egiten laguntzeko. Alde batetik, ikasleek etorkizunera orientazio gutxi dutela...Sakondu
Joandako astean, Hezkuntza lege berriaren hausnarketa prozesuan, gure ikuspuntua ematen egon ginen Eusko Legebiltzarrean. Ezagutzak eta esperientziak partekatuz, Euskal Hezkuntza sistemaren hobekuntzarako helburuan.Sakondu
Gaurkoan eta datozen egunetan bigarren eskuko jostailuen azoka dugu Lauaxetan. Familiei esker jasotako, umeek eskuratu ahal izango dute eta bide batez, biltzen den dirua Euleuk Senegal erakundeari laguntzeko erabiliko da.Sakondu