Gaur, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek tailer berezi batean parte hartu dute: tabakismoaren prebentziorako prestakuntza. Adinari egokitutako dinamiken bidez, tabakoaren kontsumoak dakartzan arriskuez hausnartzeko aukera izan dute, eta osasuntsuak diren erabakiak hartzearen garrantziaz jabetu dira, bai orainari bai etorkizunari begira. Lauaxetan uste sendoa dugu prebentzioa...Sakondu
Edozein lan edo eginkizunetan, egindako esfortzua eta dedikazioa aitortza eta zorionak jasotzeko modukoak dira. Eta, gainera, ahalegina eta konpromisoa tartean daudenean, emaitzak ere iritsiko dira, epe ertain-luzera. 🛤️ Ildo horretatik, ikasturte honetan zehar erronkei eta zailtasunei aurre egiteko esfortzuz aritu diren ikasle askori gure zorionik...Sakondu
🎉 🏑👨👩👧👦 Asteburu honetan emozioz eta elkarbizitzaz beteriko jardunaldi bereziak bizi izan ditugu. Kirol eta familia topaketen bitartez, amaiera eman diogu ikasturte honetako eskolaz kanpoko kirol jarduerei. 💪💫 Eskerrik asko ikasleei eta familiei erakutsitako konpromisoagatik, ahaleginagatik eta ilusioagatik. Eta, gainera… pista berria estreinatu dugu! 🆕🏟️Hockey...Sakondu
Gure ikastolan, ikaskuntza ez da soilik gelan gertatzen, esperientzia partekatuen bidez ere transmititzen da. Eta horietako bat bereziki polita izan da: Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako bertso saioa, bertsolaritzan esperientzia duten ikasle beteranoek eskainia. Saio honen bidez, bertsolaritzaren lekukoa belaunaldiz belaunaldi pasa da, eta bertsoak sortzen...Sakondu
Mikel Patino, DBH 2. mailako ikaslea, Euskadiko Matematika Olinpiadan saritua izan da. Aitortza honek ez du soilik bere gaitasun akademikoa nabarmentzen, baizik eta erronka konplexuei aurre egiteko, logikaz eta sormenaz pentsatzeko eta matematikak eskolatik harago gozatzeko duen gaitasuna ere bai. 🏅 Matematika Olinpiada proba zorrotza...Sakondu