Euskararen aldeko lana ez da soilik irakasle edo hezitzaileen ardura. Gure ikasle askok ere egunero ekarpena egiten dute, ekintzen bidez, erabileraren bidez eta beste ikaskideei eredua eskainiz. Lauaxetan, badugu horrelako ikasle talderik: euskararen alde aktiboki lan egiten duen talde bat, konprometitua eta sutsua. Aste honetan,...Sakondu
Askotan pentsatzen dugu aldaketa handiak egiteko mundua aldatu behar dela… baina, zer gertatzen da gure inguruko errealitatearekin? 🌍 Edukazioa eta berdintasuna eskutik doaz, eta gizarte bidezkoago bat eraikitzeko lehen pausoa gure egunerokotasunean eta ingurune hurbilenean hasten da: ikastolan bertan. Hori da, hain zuzen, Haregin taldearen...Sakondu
🌍🎓Lauaxeta Ikastolan etorkizunera ateak zabaltzearen aldeko apustua egiten dugu, eta horietako bat Batxilergo Duala da. Programa honi esker, gure ikasleek ez dute soilik gure ikastolan Batxilergoa amaitu, baizik eta AEBetako High Schooleko titulazio ofiziala ere lortu dute 🗽📚. Aitortza bikoitz hau Espainiako eta AEBetako curriculumak...Sakondu
Gaur hasi da Lauaxetan C1 mailako euskara prestatzeko ikastaro trinkoa, Aurten Bai erakundearen eskutik. Batxilergoko 50 ikasle baino gehiago izango dira bi astez, goizetan, ikastaro honetan parte hartuko dutenak, euskarazko gaitasun maila hau eskuratzeko prestakuntza espezifikoa jasoz. 👉 Zertan datza ikastaroa?10 eguneko ikastaro trinkoa da,...Sakondu
Osakidetzak DBHko 3. mailako ikasleei emandako sentsibilizazio-hitzaldiaren ondoren, non odol-ematearen garrantziaz hausnartu zuten, erronka bat proposatu zitzaien: familiei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina bat diseinatzea. 💬❤️ Eta horixe egin dute. Emaitza gisa, datorren ekainaren 7an, Ikastolako Jaiaren 🎉 baitan, odol-emateko autobus bat 🚌 izango dugu ikastolan. Goizeko 10:30etatik...Sakondu