Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Batxilergo bikoitzean graduatu dira: urrats bat harago!

🌍🎓Lauaxeta Ikastolan etorkizunera ateak zabaltzearen aldeko apustua egiten dugu, eta horietako bat Batxilergo Duala da. Programa honi esker, gure ikasleek ez dute soilik gure ikastolan Batxilergoa amaitu, baizik eta AEBetako High Schooleko titulazio ofiziala ere lortu dute 🗽📚.

Aitortza bikoitz hau Espainiako eta AEBetako curriculumak uztartzen dituen online egiturari esker lortzen da, eta konpromisoa, etengabeko lana eta erantzukizuna eskatzen ditu. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestakuntza bikaina da, gero eta globalagoa eta konektatuagoa den mundu batean 🌐✨.

Hori dela eta, gaurkoan zorion berezia helarazi nahi diegu Batxilergo Duala arrakastaz amaitu duten ikasleei. Zorionak Ander Aldecoa Andollo, Lucía Alonso Bravo, Roke Atristain Iza, Nicolás Belar De Gaminde, Naroa Brazalez Bernal, Izaro Cantero Revuelta, Jon Estibez Oribe, Olatz Etxebarri Santamaria, Aimar Fernández Castro, Inés Fernández Martiartu, Garazi García Fernández, Marta García Iriarte, Tello Gutiérrez Galdona, Enaitz Junquera Ruiz, Jon Landa Costas, Irati Ortiz De Lataburu Prado, Oihane Orue Cortés, Oier Rodríguez Larrea, Urko Rodríguez Larrea, Markel Romo Marina, Xabier Valdés Sáenz de Buruaga eta Maialen Vegas Zugazaga.! 👏👏

Azken albisteak

2026/02/12
Lauaxeta Ikastolak ahotsa eta presentzia eman die emakume zientzialariei Emakume eta Nesken Zientziaren Nazioarteko Egunean
2026/02/12
Obradoiro ikastetxeak Lauaxeta Ikastola bisitatu du
2026/02/11
Maderas Aguirre Mugitek proiektura batu da
2026/02/11
Animalien zaintzari buruz ikasten: Nekazariak Eskolan
2026/02/09
Pinturas Etxebarri Mugitek proiektura gehitu da
2026/02/09
Lauaxetatik Lezamara: esperientzia ahaztezina Lehen Hezkuntzako 4. mailarentzat

Kategoriak

Buletinean harpidetu