Aurki gaitzazu

Category

Aliantzak
Udako oporrak baino lehen, DBHko 4. mailako ikasleek, “Edutainment” proiektuaren barruan, Tanzaniako ikasleentzako hezkuntza-baliabideak prestatu zituzten jolas moduan. Ekimen hau RCP (Reaching Children ‘s Potential) programaren parte da, herrialdeko eremu urrun batean hazkundearen atzerapenaren arazoa ardatz duen boluntariotza-programa. Catrina MacDonald, Lauaxeta Ikastolako irakaslea eta proiektu honen kolaboratzailea, arduratu zen bere udako oporretan Tanzaniako ikasleei jolasak...
Sakondu
Ikasleak hiru eta lau hizkuntzatan trebatzera animatzen ditugu. Eta gaitasun hau, bere erakusgarri diren agiri ofizialak lortzera bideratuta dago. Hori lortzeko, Lehen Hezkuntzako 6. mailatik aurrera, ikasle guztiak aurkezten dira dagozkien ingelesezko probetara. Gauza bera gertatzen da DBHko 2. mailan, DBHko 4. mailan eta Batxilergoan. Proba horiek egunotan egiten ari dira, hain zuzen ere. Euskarari...
Sakondu
Oraingo honetan, DBH 4. mailako ikasleek, Industria Erronka programaren barnean Ormazabal Velatia enpresan izan dira. Industria Erronka FVEMek (Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa) bultzatutako proiektua da, industria Bizkaiko gazteei hurbildu nahi diena, STEM bokazioak pizteko helburuarekin. Horretarako, ikasturtean zehar, industria-enpresekin topaketak egiten ditugu, haien jarduera eta gehien eskatzen diren profil profesionalak ezagutzeko. Ekimen positiboa da ikasleen etorkizunerako eta Euskadiko ekonomiarentzat funtsezkoa den...
Sakondu
Atzo eta gaurko egunean, ikastolako Agenda 2030 taldearen bitartez, arropa bilketa solidarioa gauzatu dugu. Jasotakoa Kooperara bideratuko da. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta familia guztiei!
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako liburuaren azoka solidarioan familiek izan duzuen parte hartzeari esker, 1.048€ batu eta La Otra Mirada ONGra bideratu dira, Senegalen ama eta haurrentzako anbulategi bat eraikitzeko, zehazki. Eskerrik asko guztioi!
Sakondu
Gizarteari irekita dagoen ikastola bat gara, eta gure zereginetan aliatuak bilatzen ditugu indarrak batu eta norabide berean lan egiteko. Hori da eskolaz kanpoko kirolaren eta Bilbao Basket eta Zornotza Saskibaloi taldearekin adostu berri den hitzarmenaren kasua. Horri esker, eskolaz kanpoko saskibaloiko klaseetan izena ematen duten ikasleek talde horien entrenamendurako jarraibideak eta irizpideak beteko dituzte. Gauza...
Sakondu
Gaurkoan, Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk, Industria Erronka programaren barnean Industria Eguna 2023an parte hartzeko aukera izan dute eta bertan egindako Kahoot batetan Joana Gerenabarrena 3. gelditu zen! Industria Erronka FVEMek (Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa) bultzatutako proiektua da, industria Bizkaiko gazteei hurbildu nahi diena, STEM bokazioak pizteko helburuarekin. Horretarako, ikasturtean zehar, industria-enpresekin topaketak egiten ditugu, haien jarduera eta gehien eskatzen diren...
Sakondu
Aurreko egunetan elikagaien bilketa solidarioa garatu dugu. Ekimena ikastolako 2030 Agenda taldearen eskutik gauzatu da eta Bizkaiko Elikagai Bankuarentzat izango da. Eskerrik asko parte hartu duzuen familia eta ikasle guztiei! Zuen laguntzari esker, 605 kg elikagai bildu ditugu!
Sakondu
Etorkizunari buruzko erabakiak hartzeak erantzukizuna dakar berekin, eta, batzuetan, gure seme-alabek eta ikasleek erabakiak hartu behar dituzte, gauzak hain argi ez dituzten uneetan; izan ere, gauza batzuk urteak igaro ahala deskubritzen ditugu, norbere burua pixka bat gehiago ezagutzen dugunean. Lauaxetan, laguntzeko asmoz, diziplina arteko bi proiektu garatzen ditugu, astebetekoak, hain zuzen ere etorkizuneko erabakiak hartu...
Sakondu
Lauaxeta Ikastola gune ireki gisa ulertzen dugu. Ikastolak gizarteak une bakoitzean dituen beharrei erantzun behar diela uste dugu, ikasleak horretarako prestatuz, baina baita parte diran gizartea hobetzen laguntzeko ere. Horrek esan nahi du kanpoko erakunde eta entitateekin harremanetan egon, elikatu eta ikasi behar dugula, eta, era berean, gure esperientzia eta balio erantsia eman behar dizkiegula...
Sakondu
1 10 11 12 13 14