Aurreko egunetan elikagaien bilketa solidarioa garatu dugu. Ekimena ikastolako 2030 Agenda taldearen eskutik gauzatu da eta Bizkaiko Elikagai Bankuarentzat izango da. Eskerrik asko parte hartu duzuen familia eta ikasle guztiei! Zuen laguntzari esker, 605 kg elikagai bildu ditugu!Sakondu
Etorkizunari buruzko erabakiak hartzeak erantzukizuna dakar berekin, eta, batzuetan, gure seme-alabek eta ikasleek erabakiak hartu behar dituzte, gauzak hain argi ez dituzten uneetan; izan ere, gauza batzuk urteak igaro ahala deskubritzen ditugu, norbere burua pixka bat gehiago ezagutzen dugunean. Lauaxetan, laguntzeko asmoz, diziplina arteko bi proiektu garatzen ditugu, astebetekoak, hain zuzen ere etorkizuneko erabakiak hartu...Sakondu
Lauaxeta Ikastola gune ireki gisa ulertzen dugu. Ikastolak gizarteak une bakoitzean dituen beharrei erantzun behar diela uste dugu, ikasleak horretarako prestatuz, baina baita parte diran gizartea hobetzen laguntzeko ere. Horrek esan nahi du kanpoko erakunde eta entitateekin harremanetan egon, elikatu eta ikasi behar dugula, eta, era berean, gure esperientzia eta balio erantsia eman behar dizkiegula...Sakondu
Etorkizunari buruz erabakitzea ez da lan erraza. Helduei ere gertatzen zaigu, nagusitzen goazen heienan argiago ikusten dugula benetan zer gustatzen zaigun edo zer ematen zaigun ondoen. Baina gure seme-alabek goizetik hartu behar dituzte erabakiak, eta, batzuetan, hainbeste aukera eskura izanda, zaila izan daiteke. Horregatik, horrelako erabakiak hartu behar dituzten adinetan, bi proiektu espezifiko garatzen ditugu...Sakondu
Parte garen errealitatea aldatzeko orduan, ez da nahikoa horretarako gaitasunak edo trebetasunak izatea. Garrantzitsua da, halaber, gauzak aldatzeko gaitasuna dugula eta modu positiboan ekiteko ekimena garatu daitekeela sinestea. Kexak, atsegin ez dugun egoera baten aurrean unean uneko hustea izateaz gain, ez du ezer ekartzen egoera horretatik ateratzeko. Ekintzara pasatu behar da, eta dakigun dena jarri...Sakondu
Duela gutxi zuengana jo dugu zuekin Batxilergoko 2. urtean ikasleak lan-mundura hurbiltzeko helburuarekin garatzen ari garen proiektua partekatzeko eta zuen laguntza eskatzeko. Gaur, berriz ere, harremanetan jartzen gara mezu elektroniko honekin eta doakizuen dokumentuarekin eskerrak emateko. Zuen eta atxikitako enpresen laguntzari esker, gaurko egunean, 123 ikaslek jardunaldi praktiko bat garatuko dute 80 enpresa eta erakundeetako...Sakondu
Batzuetan erabakia argi dago, baina gehienetan aukera bat baino gehiago dago buruan. Informazioa eta laguntza eskaintzeko asmoz, larunbat honetan Orientazio Azoka ospatu dugu. Bertan, Batxilergoko azken ikasturteko ikasleek eta haien familiek unibertsitate ezberdinetara hurbiltzeko eta horietako bakoitzak eskaintzen dituen ikasketak ezagutzeko aukera izan dute. Larunbat honetan Lauaxetan egindako topaketa hau bat etorri zen Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta...Sakondu
Denok ditugu hitzen bidez adierazten ditugun asmoak eta helburuak. Baina gure ekintzek erakusten dute helburu horiekin benetan konprometituta gauden edo ez. Gure memorian ekintza, gertakari, adibide eta ebidentzia asko biltzen ditugu, azken urtean zer egin duguna azaltzeko asmoz. Zuretzat egin ditugunaren adibideak izatea garrantzitsua dela uste dugulako. Hitzekoak garelako eta eta hitzak ekintzetara eramatekoak. Besterik...Sakondu
Erronka horretatik abiatuta, Lauaxetako DBHko 4 ikasle Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin harremanetan jarri ziren Lauaxetaren eskola-baratzeko uztaren zati bat emateko. Celia Aramburuk, June Gonzálezek, Irune Díezek eta Ane Martínezek, guztiak DBHko 1. mailakoak, Hau da Green lehiaketan parte hartu dute. Lehiaketa horren helburua gazteen artean portaera ekologiko eta iraunkorrak sustatzea da, ingurumena eta beren ingurune naturala...Sakondu
8 egun, 20 ordu eta 10 minutu. Horiek dira Euskaraldirako geratzen direnak, ekimen honekin bat egin dezakezula gogorarazteko idazten dugun post hau idazten ari garen une honetatik bertatik. Belarriprest edo Ahobizi bezala egin dezakezu, ahal duzun bezala inplikatuz, baina gure euskarari bultzada bat emateko gogoz. Aurrera! Animatu eta izen eman ondoko loturan.Sakondu