Aurki gaitzazu

Category

Aliantzak
Lauaxetako ikasle batzuek beren bizitzako une batean emigratzeko beharra izan zuten pertsona batzuen bizipenak ezagutu dituzte eta haie esker, bi ikaskuntza handi eroan dituzte. Alde batetik, gure errealitateaz haraindi, bestearen oinetakoetan jartzeak, beste pertsona horrek mundua nondik begiratzen duen ulertzen laguntzen duela, beste hori hobeago ulertzen lagunduz eta enpatia handiagoz harremanetan jarriz. Eta bestalde, bizitzak...
Sakondu
DBH 2. mailako ikasleek diziplina anitzeko proiektu bat garatu dute. Helburua: gaur egungo gazteak genero, orientazio eta identitate anitzen inguruan kontzientziatzea. Hau da, genero, generoaren identitate ez normatibo eta orientazio sexual ezberdinen inguruan ikasi eta hausnartzea izan du helburu, gizarte irekiago eta errespetuzkoa eraikitzeko. Horretarako, besteak beste, hiru esparru horietan sakontzeko ekintzak garatu dituzte: Emakume...
Sakondu
Aste honetan, gure Batxilergoko ikasleek Ingeteam-en egoitza bisitatu zuten, Mugitek proiektua aurkezteko eta babesleak eta lankidetzak bilatzeko, ekimen hau aurrera eramateko beharrezko finantzaketa lortzeko. Mugitek proiektuaren bidez, ikasleek ez dute soilik kart elektrikoak diseinatu, eraiki eta lehiatzen; baizik eta beren proiektua defendatzea eta finantzazioa lortzea ere beren ardura da. Lan mundura oso gertukoa den esperientzia...
Sakondu
Batzuetan erabakia argi dago, baina gehienetan aukera bat baino gehiago dago buruan. Informazioa eta laguntza eskaintzeko asmoz, larunbat honetan Orientazio Azoka ospatu dugu. Bertan, Batxilergoko azken ikasturteko ikasleek eta haien familiek unibertsitate ezberdinetara hurbiltzeko eta horietako bakoitzak eskaintzen dituen ikasketak ezagutzeko aukera izan dute. Larunbat honetan Lauaxetan egindako topaketa hau bat etorri zen Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta...
Sakondu
Gaur, Lauaxeta Ikastolan, Zuhaitz Gurrutxaga eta Ander Izagirre izan ditugu gurekin, “Subcampeón” liburuaren egileak, gure ikasleekin osasun mentalaz hitz egiteko. Autobiografia barregarri, gordin eta zintzo bat da, komediaren eta angustia emozionalaren artean nabigatzen duena. “Subcampeón” Zuhaitz Gurrutxagaren historia kontatzen du: 19 urterekin, Real Sociedad taldearekin Lehen Mailan debuta egiteko ametsa bete zuen. Hala ere, futbolaren...
Sakondu
Aste honetan, Lauaxeta Ikastolan Jostailu Azoka Solidarioa ospatu dugu, elkartasunez eta konpromisoz beteriko ekitaldi bat. Gure hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioari esker, 1.086 euro bildu ditugu, eta diru hori Mundu Bakean GKE-ra bideratuko da, Senegalgo ONGFEE GKEra zehazki, proiektu berri eta ezinbesteko baterako. GKE honek egoera ahulenean dauden emakume taldeekin egiten du lan: genero-indarkeriaren biktimak, pobrezia-arriskuan dauden...
Sakondu
Lauaxeta Ikastolan uste dugu artea eta hezkuntza elkarrekin doazela, sormena, behaketa eta gure haur eta gazteen garapen integrala sustatuz. Horregatik, gaur nabarmendu nahi dugu Rosalinda Incardona ilustratzaile eta gure komunitateko ama inspiratzailearen lankidetza, “Non dago Peter Rabbit” gure azken ekitaldian. RosalindaK, Amorebietan ia hogei urte daramatzana bizitzen, artearen eta irakaskuntzaren zale amorratua da. Konbenio kalean...
Sakondu
Eskerrik asko “Non dago Peter Rabbit?” ekitaldian gure baratze eskolarraren produktuen mini-feriari esker, KulturLab-eko liburutegian liburu berriak ditugu! 🎉 Gaur Haur Hezkuntzako txikienei eman dizkiegu. 🤗📖 Haien artean, Mamuki, Nerea Ariznabarretarena, Lauaxetan ipuin musikatuan izan zena!🎉 Aurpegiak ikusi nahi dituzue? Hemen dituzue bideo batean!
Sakondu
Lauaxeta Ikastolan beste urrats bat egin dugu hezkuntza berrikuntzaren bidean, MUGITEK Lab laborategiaren inaugurazioarekin. Espazio honek mugikortasun adimentsu eta jasangarrian etorkizuneko belaunaldiak prestatzea du helburu. Ekitaldian Greenpower Iberia, AIC Automotive Intelligence Center eta BasqueCCAM-eko ordezkariak izan genituen gurekin, baina benetako protagonistak gure ikasleak izan ziren. Laborategi honetan, Lehen Hezkuntzako 6. mailatik Batxilergoko 2. mailara arteko...
Sakondu
Asteburu honetan, Lauaxeta Ikastolako abesbatzako 34 ikasleek, Itsaso gure musika eta abesbatza irakaslearen gidaritzapean, parte hartu dute Fair Saturday Ei! Bilbao 2024 kontzertu ikusgarrian. 🌟 Zer da Fair Saturday? Fair Saturday mugimendu global bat da, kultura, artea eta elkartasuna uztartzen dituena. Black Friday-aren ondorengo larunbatean ospatzen da eta helburua da gizartean eragin positiboa sortzea artearen...
Sakondu
1 2 3 4 5 14