Lauaxeta Ikastolako liburuaren azoka solidarioan familiek izan duzuen parte hartzeari esker, 1.125,80€ batu ditigu, Mundu Bakean GKEra bideratuko direnak. Eskerrik asko guztioi!Sakondu
Oporrak baino lehen, gure irakasleetako baten oporretako maleta egiten laguntzeko gonbidapena luzatzen genizuen. Maleta oso bereziak ziren, izan ere, Iñaki Mardarasek Kenyako kostaldeko Diani Beachera joateko egiten zituen, bertako familiei bizi-beharretan laguntzeko asmoz. Africsoul erakundearen eskutik egiten zuen, zehazki Africsoul School proiekturako, izan ere, herrixketako haur gehienak muturreko pobrezian bizi dira eta familiako kideren bat...Sakondu
Udako oporrak baino lehen, DBHko 4. mailako ikasleek, “Edutainment” proiektuaren barruan, Tanzaniako ikasleentzako hezkuntza-baliabideak prestatu zituzten jolas moduan. Ekimen hau RCP (Reaching Children ‘s Potential) programaren parte da, herrialdeko eremu urrun batean hazkundearen atzerapenaren arazoa ardatz duen boluntariotza-programa. Catrina MacDonald, Lauaxeta Ikastolako irakaslea eta proiektu honen kolaboratzailea, arduratu zen bere udako oporretan Tanzaniako ikasleei jolasak...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako liburuaren azoka solidarioan familiek izan duzuen parte hartzeari esker, 1.048€ batu eta La Otra Mirada ONGra bideratu dira, Senegalen ama eta haurrentzako anbulategi bat eraikitzeko, zehazki. Eskerrik asko guztioi!Sakondu
Familien laguntzari esker, ospatu barri dogun Jostailuen Azoka solidarioan 1.194 € jaso ditugu! Bildutakoa, “La cuadri del hospi” erakundera bideratuko dogu, minbizia duten haurrei laguntzeko asmoz. Eskerrik asko beraz! Sakondu
Zer lotura dute hiru alderdi horiek? Lauaxetan berdintasunaren alde lan egiten duen Haregin ikasle taldearen ekimen bati esker, badute. Izan ere, 2. eskuko arropa-azoka txiki bat antolatu dute, bildutako dirua GKE batera bideratzeko, baina, zehazkiago, Senegalen emakumeak ahalduntzeko proiektu batera. Berdintasunaren alde lan egiten duen Lauaxetako Haregin taldearen eskutik datorren elkartasun ekimen berri bat da:...Sakondu
Familiok espazio eroso bat izan dezazuen, gune berri bat sortu dugu Lauaxetan: Zure Txokoa. Espazio umila da, baina erosoa, eta zurea sentitzea nahi dugu. Espazio honek kontsumo arduratsua, elkartasuna eta bihotzari dei egiten dio, inoiz ez hobeto esanda, bildutako dirua kausa solidario batera bideratuko baita, Bihotzez, elkarteari laguntzera, sortzetiko kardiopatiak dituzten haurrei eta haien senideei...Sakondu
Joandako astean Lauaxetan ospatu den bigarren eskuko liburu azokaren helburuetako bi dira. Bildutako 848€ak Greenpeacera bideratuko dira. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta familiei!Sakondu
Gerra, ebakuazioak, beste familia batzuetan hartutakoak, … pertsona batzuek egun hauetan bizi duten zoritxarra eta urte batzuk lehenago gure gertuko pertsonek bizi izan zituzten egoerak. Orueko egoiliar batzuk DBHko 4. mailako geletara hurbildu dira gaur euren bizipenak ikasleekin partekatzera. Garai hartako egoeraz jabetzeko hainbat bizipen entzungai: Eguberrietako opari gisa laranja bat jasotzea opari handia zela;...Sakondu
Oraingoan, Lauaxetako ikasle ohiak izan dira ikastolara hurbildu direnak, DBHko 4. mailako ikasleekin egotera, haiekin esperientzia partekatzeko. Beren lekuan zeudenean eta zer Batxilergo mota egin erabaki behar zutenean sentitu zutena, pentsatu zutena, …. rta esperientziak erakutsi diena bidean. Izan ere, orain erabakitzeko unean daudenentzat esperientzia hurbil eta esanguratsuak dira. Eta guretzat, plazer bat da egun...Sakondu