Gaur, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek San Blas eguna aprobetxatu dute gure tradizioak eta kultura pixka bat gehiago ezagutzeko eta, bide batez, burua ez ezik urdaila ere elikatzeko, egunerako sukaldean propio prestatu dituzten gozokiak dastatuz. Eguneko irudi batzuekin utziko zaituztegu. Eskerrik asko sukaldariei!Sakondu
Familia eta etxe baten atzekaldean hainbat lan eta zeregin daude. Batzuetan, ikusten ez diran zereginak: oharkabean pasatzen direnak, baina, neurri handi batean egunaren amaieran dugun gainkargaren arrazoia eta esku artean dugun zeregin garrantzitsuarenganako dugun konpromisuaren ebidentzia dira. Gure seme-alaben hezkuntzan ere gertatzen zaigu, nahiz eta batzuek ez diran ohartzen egiten dugun guztiaren dimentsioaz, zatirik ikusgarri...Sakondu
Gabonak ez dira gutxi jateko garaia… baina agian ez dira ondo jatearen adibiderik onena. Arrazoi gehiagorekin, ondo jan eta elikatzea dagokigu, esku artean ditugun erronkei aurre egin ahal izateko. Sarrera labur honekin, hurrengo hiruhilekoko menurako esteka utziko dizuegu. Ondo jan eta ondo izan!Sakondu
Lauaxeta Ikastola ez dago hirigune batean, Zornotza eta Durango arteko muino baten gainean baizik. Batzuentzat desabantaila izan liteke, baina, hain zuzen ere, gure kokapenak ahalbidetzen du ikasleek espazio, berdegune eta inguru zoragarriko ikuspegi zabalak izatea, Urkiolako parke naturala alde batean eta Urdaibai bestean. Gozamenaz haratago, ikaskuntzak naturarekin duen harremana adierazten dute hainbat ikasketek. Beraz, hirigunetik...Sakondu
Erein eta lurra lantzen duenak, bere uzta biltzen du. Hala egiaztatu dute oraingoan, ereindakoaren zati bat jaso duten Lehen Hezkuntzako ikasleek. Aurtengo urriko azokaren aurreko lanak dira, laster dator hori ere! Bideo batekin utziko zaituztegu. Aurrera!Sakondu
Lumalai izenpean, Lauaxetan aire librean ibiltzen diren oiloz osotutako oilategi ekologiko bat dugu. Aldian-aldian, oiloak eta oilategia zaintzeaz gain, ikasleek arrautza ekologikoak saltzen dituzte. Eta, zer ikasten dute esperientzia horri esker? Oilategia hezkuntza-tresna baliotsua izan daiteke haurrei ikasgai garrantzitsuak irakasteko: • Erantzukizuna: Oiloak zaintzeak eguneroko elikadura, ur freskoa eta arrautzak biltzea eskatzen du. Horrela, zeregin...Sakondu
Ikasturte berria heldu da eta harekin berari buruzko informazioa. Oraingo honetan jantokiko menua utziko dizuegu. Ikusi ahal izateko, ondoko estekan klikatzea besterik ez duzu. Sakondu
Atzo Lehen Hezkuntzako ikasleek La Revelía jatetxeko Fernando González sukaldari handiaren eskutik ikasteko plazera izan zuten. Expertia programaren barruan egin zuen, hain zuzen ere honen baitan, profesionalak gonbidatzen ditugu Lauaxetara. Izan eren, asko dira ikasgeletara hurbiltzen diren gizarte-eragileak, beren ezagutzak eta esperientzia ikasleekin partekatzeko; eta asko dira lantzen diren gaiak; guztietan, komunean, kanpoko gizarte-eragile bat,...Sakondu
Elikadura-ohitura osasungarriak garatzearen garrantzia ondare garrantzitsua da gure seme-alabentzat eta ikasleentzat. Hori izaki bizidun bat zaintzeak eta ingurune naturalarekin kontaktuan egoteak dakarren erantzukizunarekin konbinatzen bada, ikaskuntza baliagarriak, hainbat dira. Joan den astean, ikasle batzuk pentsu ekologikoa jasotzeaz arduratu ziren, ondoren familiei eskaintzen zaizkien arrautzak erruten dituzten oiloentzat. Maitasunez zainduz hasieratik amaierara. Eta oiloak, hain pozik....Sakondu
Osasuna gure bizitzaren funtsezko eremu bat da, eta, neurri handi batean, egunerokoan egiten dugunaren araberakoa da. Horregatik, garrantzitsua da osasunean ere heztea, gure seme-alabei eta ikasleei bizimodu osasungarria emango dieten ohitura osasungarriak hartzen eta garatzen lagunduz. Beren dietari, ariketa fisikoari eta, oro har, osasunari buruzko erabaki onak hartzen ikas dezatela. Izan ere, ohitura osasungarrietan hezteak...Sakondu