Gaur, urriak 24, Liburutegien Eguna ospatzen dugu, gure ikaskuntzan eta garapenean hain garrantzitsuak diren espazio hauek aldarrikatzeko data berezia. Lauaxetako Liburutegitik eta Kulturlab gunetik, aukera hau aprobetxatu nahi dugu gure literatur bitxi bati aipamen berezia egiteko: Harkaitz Canoren “Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez”, Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Literatura Saria jaso duena Euskarazko Haur eta...Sakondu
Atzo, batxilergoko euskara taldeko kideak EITBn izan gara Mihiluze saioaren grabaketak ikusten publiko modura. Saio hauek urriaren bukaera aldean botako dituzte telebistan. Bestalde, euskararekin Bestalde, euskararen aldeko produktuak eskuratu nahi izanez gero, hona hemen esteka bat.Sakondu
Gaur, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Txitxiburduntzi eguna ospatu dute. Argazki batzuekin utziko zaituztegu, baina pena da usaina ez iristea eta zaporeaz gozatzerik ere ez izatea. Ez dizuegu inbidia gehiago eman nahi! Baina ba al dakizue ezer ohitura honi buruz? Txitxi-burruntzi eguna Euskal Herriko ohitura zaharra da, hainbat tokitan Inauteri aurreko igandean ospatzen zen. Egun...Sakondu
Bizipenak ikaskuntza dira. Hala da arlo pertsonalean eta kolektiboan. Zentzu horretan, garrantzitsua da ikasleek gure herriaren historia ezagutzea, nondik gatozen ulertzeko eta bizi izan dugun guztitik ikasteko, iraganeko akatsak saihestuz. Indarkeria saihestuz, horrek ez baitu inolako konponbiderik ematen, sufrimendu erantsi gehiago eragiten baino. Testuinguru horretan, joan den ostiralean Lehen Hezkuntzako ikasle batzuk Gernikara hurbildu eta...Sakondu
Norberaren ideiak eta sentimenduak eraginkortasunez partekatzea ez da lan erraza, baina beste gauza batzuk bezala, praktikatuz, garatzen eta ikasten da. Horregatik, ezinbestekoa da ikasleek gaitasun hori garatzea ahalbidetuko dieten aukerak izatea, eta garrantzitsua da, halaber, hainbat komunikazio-formatutara hurbiltzea eta ezagutzea. Egun hauetan, adibidez, DBHko 1. mailako ikasleak EITBra joan ziren.Sakondu
Eta oporren ondoren, ohiko ohiturei berriro heltzeko eta klaseari berriro ekiteko eguna iritsi zen. Berrelkartzea, urduritasuna, ilusioa, nagikeria eta emozio topatuen eguna… ez al zaigu helduoi ere gertatzen? Ondo hasi ikasturtea eta aurrera!Sakondu
Datorren abenduak 18an, Bertsozale Elkartearen eskutik, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XVIII.edizioa ospatuko da Nafarroan. Lauaxeta Ikastolatik autobusa ipiniko da ikasle, guraso eta ikasle ohientzako, 10€tan. Izen ematea, irailetik aurrera izango da. Baina opor aurretik jakinarazi nahi genizuen, gurekin joateko aukera duzuela. Animatu sarrerak hartzera bertsozale, ikastolaren laguntzaz! Informazio gehiagorako, ikusi ondoko esteka.Sakondu
Oporretarako egun gutxi batzuetara eta goizeko jardunean, zer egin egun hauetan motibagarri izateko eta ikasten jarraitzeko? Jarduera asko egiten dira, baina, adibidez, DBHn talentu-tailerrak garatzen ari dira: esploratzaileak, pintura, dantzak, kirolak, joskintza eta birziklapena, kantua eta orkestra, sormenezko idazketa, zine-foruma, kosmetika, eskulanak, ikasleek egun horiek amaitzeko haien zaletasunen arabera aukeratzekoak, zerbait desberdina eginez eta haientzat...Sakondu
Loturak dira talde-lanaren oinarria, eta euskarak merezi du eta asko bere alde talde lanean aritzea. Horregatik, ikasturtean zehar ikastolan garatzen dituzten ekimenetatik haratago, Euskara Taldeko kideek beren denboraren zati bat ikasgelaz haragoko loturak egitera bideratzen dute. Oraingoan Arantzazun eta Urbian. Euskararen alde Lauaxetan egiten dituzten beste ekintza batzuk ezagutzeko, ondoko loturan klikatzea besterik ez duzu.Sakondu
Bizitzan zehar, pertsona ugari ezagutzen ditugu denok, eta aurrerago beste bide batzuk jarraitu arren, badira aztarna uzten dizkiguten pertsonak, nolabait agur esatea gehiago kostatzen zaigunak. Urteak igaro arren gogoan ditugun pertsonak. Denoi gertatzen zaigu. Ikasturtearen amaieratik gertu gaude, eta batzuentzat, gainera, agur esateko unea da: kasu batzuetan, ikaslea delako beste bide bati ekiten diona, beste...Sakondu