Category

Bestelako ekintzak
Joan den astean, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Artigas Gela ezagutu zuten, Bizkaiko Hondakinei buruzko Ingurumen Hezkuntzako Zentroa, eta birziklatzeari buruz gehiago jakiteko aukera izan zuten.
Sakondu
Joan den astean, Lauaxetako DBHko 1. mailako ikasleek minbiziaz hausnartzeko aukera izan zuten. Saioa Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen (AECC) eskutik egin zen. Helburuak, ondokoak: – Gaixotasun horren prebentzioa sustatzea – Minbiziaren aurkako Europako Kodea ezagutaraztea – Gazteen galdera eta zalantza guztiak argitzea
Sakondu
Gaurkoan, pelikula interesgarri bat proposatzen dizuegu: “Haizea hezi zuen haurra” (El niño que domó el viento). Film ederra da, William Kamkwamba Malauiko 13 urteko gaztearen istorioa kontatzen duena. Haize-sorgailu bat eta ur-ponpa bat eraiki zituen, bere asmamenaren, iraunkortasunaren eta berarengan sinetsi zuten lagun gutxi batzuen laguntzaz. Filmaren trailerra ikusi nahi baduzu, esteka honetan egin dezakezu....
Sakondu
Garrantzitsua da gure garapen pertsonalean lan egitea eta erronkak gainditu eta bidean aurrera goazela sentitzea. Hobekuntza bilatzea, baina ez perfekzioa. Lehengoak, helburuak ezartzen laguntzen digu, lortu duguna baloratuz eta denak bere denbora daramala jakinik, onartuz ez dugula perfektuagoak izan behar, hobetu baizik. Bigarrenak, ordea, obsesionatzera garamatza, dena dagoeneko lortzen nahi izatera eta izan ditugun aurrerapenak...
Sakondu
Edozein erabaki hartzerakoan, aldez aurretik informatzea gustatzen zaigu. Are gehiago erabakiak gure seme-alaben etorkizunarekin zerikusia badu. Bidean laguntzeko asmoz, larunbat honetan ate irekien jardunaldi bat egingo dugu. Bertan, Lauaxetaren hezkuntza-proiektuaren alderdi esanguratsuenak azalduko dira eta bisita gidatu bat egingo da ikasleak bere adinaren arabera gehien erabiliko dituen instalazioetatik. Interesatuta bazaude edo egon daitekeen norbait ezagutzen...
Sakondu
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek marrazkietan islatu dute Alzheimerra. Kasu batzuetan oroimenean gorde nahiko lituzketen oroitzapen pertsonalak marraztuz, eta beste batzuetan gaixotasun horrek haientzat dakarrena aipatuz. Haien ideiak eta marrazkiak partekatzeko asmoz, horien bilduma bat egin dugu, eta esteka honetan klikatuta ikus dezakezu.
Sakondu
Batxilergoko ikasleek industria mundura hurbiltzeko aukera izango dabe gaur eta bihar, CMZ eta CAFen eskutik. Gehiago jakin nahi dozu? Jarraian kontatuko deutsugu. Saio honeek Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren Industria Erronka proiektuaren barruan kokatzen dira. Proiektu horren helburua Bizkaiko gazteei industria hurbiltzea da, STEM bokazioak pizteko helburuarekin. Gaur saio bat egin dabe CMZrekin eta bihar CAFen...
Sakondu
Konpetentziak garatzeko, beharrezkoa da haiek praktikan jartzeko aukerak eskaintzea. Horrela da ekintzailetzari dagokionean ere. Lauaxetako DBH 2. mailako ikasleek, Egin eta Ekin programaren bitartez, honetan dabiz. Egin eta ekin, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako programa bat dogu, gazteengan ekintzailetza bultzatzeko helburuz.
Sakondu
Bai, erabakiak. Horixe da, hain zuzen ere, Lauaxeta Ikastolako World Peace Game dinamikan murgilduta dagozan ikasleek egiten dabena. Izan ere, sarritan, gure errealitatea hobetzea gure esku dago neurri handi batean. Gehiago jakin nahi dozu? Segi irakurtzen.
Sakondu
Gaurkoan, udazkenean murgilduta eta azaroaren ateetan gagozan arren, udaberriko giroa daukagu gurean. Jolasorduetan normaltasun kutsua agertuz doa gainera. Ikasleek jolas gune barriak eta beste geletako lagun zaharrekaz ere alkartzeko aukera berreskuratu dabe. Indarbarrituz goaz! 
Sakondu
1 3 4 5 6 7