Aurki gaitzazu

Category

Ekitaldiak eta ospakizunak
πŸŽ“πŸŒŸ Egun hauetan, Batxilergoko 2. mailako gure ikasleek unibertsitaterako sarbide-proba (PAU / EBAU) egiten ari dira. Une erabakigarria da, ahalegin, ilusio eta, zergatik ez, urduritasunez betea. Hemendik, gure animo eta indar guztia bidali nahi dizuegu. πŸ’ͺπŸ“š Konfiantza izan zuen buruarengan, urte hauetan zehar ikasitako guztian eta egindako lan guztian. Primeran zaudete prestatuta! Eta etorkizunera lehen...
Sakondu
Osakidetzak DBHko 3. mailako ikasleei emandako sentsibilizazio-hitzaldiaren ondoren, non odol-ematearen garrantziaz hausnartu zuten, erronka bat proposatu zitzaien: familiei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina bat diseinatzea. πŸ’¬β€οΈ Eta horixe egin dute. Emaitza gisa, datorren ekainaren 7an, Ikastolako Jaiaren πŸŽ‰ baitan, odol-emateko autobus bat 🚌 izango dugu ikastolan. Goizeko 10:30etatik eguerdiko 14:00ak arte πŸ•‘ egongo da bertan, 18 urtetik gorako...
Sakondu
Gaur, Lauaxeta Ikastolan Euskaraldiarekin bat egiten dugu, gure hizkuntza erabiltzeko konpromisoa indartuz eta gure egunerokoan txertatuz. Zer da Euskaraldia? Euskararen erabilera sustatzeko ekimen soziala da, Ahobizi (denekin euskaraz hitz egiten dutenak) eta Belarriprest (eurengana euskaraz hitz egiteko gonbidapena luzatzen dutenak) rolen bidez, gure hizkuntza modu naturalean erabiltzea bultzatzen duena. Lauaxetan, sinesten dugu gure hizkuntza indartzea...
Sakondu
Joan den ostiralean, Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrek egun berezi eta magiko batez gozatu zuten: inauteriak. πŸŽ‰ Mozorrotzearen ilusioarekin eta festa giroa partekatuz. πŸ’ƒπŸ•Ί Koloreak, irribarreak eta dibertsioa nonahi! 🌈😊
Sakondu
Gaur, Lauaxeta Ikastolan, Santa Ageda bezpera ospatzen dugu, euskal kulturaren tradizio garrantzitsu eta hunkigarrienetako bat! Egun berezi hau aukera paregabea da gure ohiturak mantentzeko eta belaunaldi berriei transmititzeko. Tradizioak bizirik mantentzea gure nortasuna indartzeko modu bat da, eta horregatik, gure ikasle txikiek ilusioz eta arduraz prestatu dituzte gaurko kantak. Asteetan zehar entseatzen aritu dira, eta...
Sakondu
Gaur, Lauaxetan, San Blas opilak gozatu ditugu eta San Blas ariak ere banatu! Ospakizun honen bidez, gure kultura eta ohiturak mantendu eta belaunaldi berriei transmititzen jarraitzen dugu. San Blas eguna, otsailaren 3an ospatzen dena, eztarriaren babeslea den santua omentzeko eguna da, eta Euskal Herrian tradizio handia du. San Blas opilak txokolatearekin edo azukre-glasearekin estalitako galleta...
Sakondu
Joan den larunbatean txikitxoenekin eta haien familiekin elkartu ginen. Ia 800 lagun animatu zinaten Lauaxetan Gora musikarekin abestu eta dantzatzera! Euskarazko haur musika taldea da. Bere asmoa musikaren bidez euskararen erabilera sustatzea da eta horretarako abesti fresko, itsaskor eta dantzagarriak osatzen dituzte. Honen erakusgarri, bideo hau uzten dizuegu.  
Sakondu
Gabonak agurtzeko unea iritsi da, baina bihotza ilusioz beteta daukagu oraindik, Olentzero eta Mari Domingiren bisitak Lauaxetan utzi duen magiari esker. πŸŽ…βœ¨ Une ziraragarriak partekatu ditugu, gure txikien aurpegiak poz eta ilusioz beteta ikusiz. πŸŽ„πŸŽ Momentu hauek dira Gabonak benetan berezi bihurtzen dituztenak: elkarrekin bizitzea, maitasuna partekatzea eta tradizioak mantentzea. Hona hemen egun berezi honen...
Sakondu
Asteburu honetan, Lauaxeta Ikastolako abesbatzako 34 ikasleek, Itsaso gure musika eta abesbatza irakaslearen gidaritzapean, parte hartu dute Fair Saturday Ei! Bilbao 2024 kontzertu ikusgarrian. 🌟 Zer da Fair Saturday? Fair Saturday mugimendu global bat da, kultura, artea eta elkartasuna uztartzen dituena. Black Friday-aren ondorengo larunbatean ospatzen da eta helburua da gizartean eragin positiboa sortzea artearen...
Sakondu
Pasa den apirilaren 22an, arratsalde berezi bat izan genuen gure familiekin. Ipuin kontalari bat, Rosalinda Incardona-ren erakusketa, merienda goxo bat eta eskolako baratzaren produktuen mini-merkatu artean, Lauaxeta Ikastola ezagutzeko aukera paregabea izan zen. Gainera, familiak KulturLab eta liburutegi espazio berriak ezagutzen aritu ziren haien seme-alaben eskutik, sormen eta irudimen betetako txokoak. πŸ“šβœ¨ Ez bazinen etorri,...
Sakondu
1 2 3 4 10